Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakil 1 iz gizakiaren eta abere arren ernalkinaren zatia, hazia nahiz gernua kanporatzeko organo zutikorra, sabelpean kokatua dagoena. ik buztan.

Begien aurrean duzun Venusen makila hau, Eugeni, amodio-atseginen eragilerik nagusiena da: zakila esaten zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Eboluzioaren historian, beraz, zakila narrastien asmakizuna izan da, lehorreko lurretara aldatu eta bertan ugaltzeko pentsatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Gizakien koitoan zakilak eta klitoriak ez dute elkar ukitzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 245. orr.

Ohartu ziren emakume heterosexualak, normalean, gizonaren zakila baino ez dutela ferekatzen, eta gayek, berriz, lagunaren frenulua, barrabilak, perineoa, ipurdiko zuloa, izterrak, pubisa eta sabelaren behealdea ere laztantzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Zakilari eragiten zion eman ahala guztian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

Ponpatuz bezala eragiten zaio lagunaren zakilari; atzera-aurrera batzuen ondoren, hazia isuri egiten da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 122. orr.

Zakila eroki torratuz gidatzen zian trucka son of bitch hark.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Emakumeei begiratzea, fantasiak egitea, eta zakila urratu arte masturbatzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

Bere emaztea ez den norbaitek EEBBtako lehendakari bati zakila miazkatzen dion lehen aldia balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 42. orr.

Hura beldurrez ni desloratzeko eta ni aspalditik gogo bizian haren zakila xurgatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Zuk bati zakila zurrupatzen diozun bitartean, beste batek sartzen dizu hondoraino, ez dago gaizki lagunen eta maitaleen artean bazaude.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

-Jode Yolo, zakila jateak on egin dik!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Zakilaren mokoa edo glandea sentimen errezeptorez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Zakila iratzarri egiten da, aztoratu, handitu, gogortu, berotu, eta burua altxatu, inguruetara begiratu eta aterpe epel eta heze baten bila hasten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Zakila tente-tente du, eta harekin ukitu du neskaren saihetseko haragia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Galtzontzilo barrenean gogor eta zut zeukan zakila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

Haren zakilak tinkotasun nabarmena zuen dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Zakila izter gainean neukan eta izterrean hazia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Zakila burdina baino gogorrago neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Zure hurbiltasun hutsak kemenez betetzen du izorratzen nauen zakila.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.

2 (izenondoekin)

Zakil txikia ez da gauza bera, nola izango da bada?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Halako batean zakil luze eta txuri-txuria hantxe nuen nire aurrean, apaiz baten eskuen artean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.

Haren zakil gogorrak masaila ukitzen ziola sentitu zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

"Ikusten al duzu zein egoeratan utzi nauzun, zaldun laztana?", esan zidan bere zakil zaildu eta burugogorra eskainiz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Haren zakil gihartsu eta zaintsua ikusten nuen sartzen, gero eta barnerago haren baitan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Zakil eder hura estutu nuen hatzen artean, laster aho-barrenean izango nuela burutik kendu ezinik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Zu baino neska gazteagoak ikusi ditut nik zakil lodiagoak jasaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 163. orr.

Bere zakil bero eta gogorra izterraren kontra sentitu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Bere zakil tentea harro eta prest azaldu zitzaidan begien aurrean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

Haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Hanka artean izter erdialderainoko zakil sendoa zeraman zintzilik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Zakila izter gainean neukan eta izterrean hazia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Gizonak irristagarriz igurtzi ditu bere zakil ezin tenteagoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erroma zaharrean, garai batean, emaztegaiek Priaporen zakil-burua ferekatzen zuten edo haren gainean esertzen ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Bere kanpai-jotzea azkartzen zuela ikusi nuen, batzuetan bere zakilburuak nire ipurmasailak astintzen zituela sentitzen nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 38. orr.

Osabak zakilburuko azalari "mottoa" esaten zion beti.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Eskuan ttu pixka bat hartu eta zakilbaban zabaltzean amaitu zen deserosotasuna.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Zer dira ba zakil-baba zarbelak!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.  Elizen arteko biblia   Has 17,11

Zakil punta laru bat bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Ipurtestua eta bizkarzabala baitzen, gorputzean ile gutxikoa eta zakil-erro handi samarrekoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 99. orr.

Zakil egarriz zegoen potxon irrikatsu bati ene esnea eskaini nion babes gabe.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Larru-jotzeak eta zakil-miazteak hainbestean ziren baliagarri, oharturik zen horretaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

· Gerra zauri baten ondorioz zakil-barrabilak moztu zizkioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizarte baino gehiago emarte edo ema-gizartea zena, matriarkala, ekologista, auzolangilea, berdinzalea, ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

-Zizare zakil-beroa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

Neska putaziringa zakil-berotzailearen adar-jotze krudelak larregikoak ziren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

5 (izenondo gisa)

Ardiak, beldurrak bakarrik mugiarazten dituen abere zakilak, pentsatu zenuen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Zakila esaten digu, pertsona zakila edo astazakila, astapotroa, astopitoa, kirtena, eta kirtenkeria, pitokeria eta abar.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

Ikas ezak, ikas ezak, tedesko urde-lerde zakil horrek, dena badakizuela uste duzue-eta!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

6 zakil moko (orobat zakilmoko)

Marroren maitasuna zakil-mokotik poltsikora eta poltsikotik zakil-mokora zebilen, ez zekien-eta beste biderik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Gizonak maisuki bildu eta zurrupatzen zidan zakilmokoa bere ezpain bustiez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Tarteka potroazala eta zakilmokoa ferekatzen nizkion esku batez, atzetik hartzen zuen plazerra aurretik har zezakeenaz areagotzeko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus