Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalkuntza (310 agerraldi, 38 liburu eta 174 artikulutan) 1 iz zapaltzea, menderatzea. ik zapalketa 2.

Zapalkuntza eta esplotazioaren bitartez lortutako diru horren guztiaren zati bat itzultzeko eskatu zitzaionean, bere familiak ez zuen halakorik onartu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Izan daiteke jaso duten heziketagatik -zapalkuntzagatik esatea egokiagoa litzateke-.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Buruzapia ez omen da kultura jakin baten ezaugarri, kultura jakin horretan emakumeak jasaten duen zapalkuntza eta bazterketaren sinboloa baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.

Itotzen ninduen errealitate haren zapalkuntzatik itzurtzeko, gogo hutsezko jardun batera jo behar izan nian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

-Ikusi dut, ikusi, nire herriak Egipton bizi duen zapalkuntza eta entzun dut zapaltzaileen zigorpean egin duen garrasia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 149. orr.

Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi, ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu.  Elizen arteko biblia   Jb 35,9

Hoinbeste gisetarat hoinbeste bortizkeria eta zapalkuntza jasan eta jasaiten dituen Euskal-Herrian, bakearen aldeko urrats guziak on dira.  Herria   2001-06-28

Famiano Strada [...] flamendarrak espainiarren zapalkuntzaren aurka altxatu zireneko historia kontatzen duen liburuaren egilea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Francoren zapalkuntzaren eredu bat izan ziren behartuta lan egiteko sortutako batailoiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Jendea zenbat eta gehiago mugitu, orduan eta bortitzagoa zen Poliziaren zapalkuntza.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Nazio bakoitzak badu ere bere Ohitura berezien araberako bizia eramaiteko eskubidea, baztertuz, jakina, edozein oinarrizko giza eskubide bortxatzeko bidea, eta bereziki herri gutituen zapalkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.

Godo eta iberoen saldo batzuk, mairuen zapalkuntzatik ihesi, Luisen lurretan onartuak izan ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Zapatistek, dagoeneko, jomuga oso garrantzitsuak lortu dituzte: Mexikoko indigenen zapalkuntza mundu guztiaren aurrean nabarmen gelditzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 109. orr.

Japonian, ordea, kristautasun erromatar katolikoaren zapalkuntza berehalakoa eta errukigabea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Egiten duenaren zapalkuntza, inoren lanaren etekinetatik bizi denaren aberaste kontrolgabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Von der Graf hori [...] animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

1936an altxamendu faxista bizkor nagusitu zen Galizian, eta Fronte Popularraren aurkako zapalkuntza bortitzari ekin zion.  Berria - Mundua   2006-01-07

Mundu guztia bizi da zela edo hala zapalduta, batetik ez bada bestetik, baina zapaltzaileak ematen dio zapalkuntzari kalitatea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Ausarki erantzuteko, irain eta madarikazio ulertezinez, haiek ezarririko itxitura eta zapalkuntzazko errejimenari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iraken, Turkiaren eta beste herri batzuen zapalkuntza ikaragarria jasaten duten kurduei.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 11. orr.

Askatasuna berreskuratzeak esan nahi du zapalkuntza militar hori ezagutu eta aurre egin behar zaiola.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.

Espainiako Gobernuari exijitu dio zapalkuntza politikoa desagerrarazteko eta herri nahiz giza eskubide guztiak errespetatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

44 urteko zapalkuntza sexuala ez da egun batetik bestera gainditzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

Ez dakit sexu berekoon arteko konplizitatez izan zen, generozko zapalkuntza bera pairatzen dugunon arteko solidaritatez alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.

Irainak eguna joan eta eguna etorri, zapalkuntza etengabea, justizia oro urratua, giza karitatea erdeinatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumeok zapalkuntza sistema biren menpe bizi garela: neoliberalismoa eta patriarkatua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Emakumeen zapalkuntza egoera gogorarazi zuten herritarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Barne botereak ezarritako errepresio eta zapalkuntza giroa agertzen da, barrutik begiratuta, militanteen artean.  Berria - Kultura   2004-04-16

Aristokrazia lurjabeak bere zapalkuntza-indar osoa berreskuratu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

EHEk dio Espainiako Konstituzioa «zapalkuntza tresna» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Hezkuntzaren, erlijioaren edo ez-dakit-zer zapalkuntza-motaren erruz, berez instintu hutsa dena jantzi ederragoz apaintzera jotzen dugu, eta hala asmatu genuen delako maitasuna, zikin usteko jardun hori itxura garbi batekin mozorrotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Zapalkuntza eskubidea errespetatzeko borrokatzen dira integristak.  Berria - Mundua   2006-02-09

Estatu honek aspaldiko zapalkuntza ildoa darama gure herriaren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekidistantziaren eredu izan behar zuena, hizkuntza zapalkuntzaren adibide goren bilakaturik ikusi genuen hor, bere zaldi zuriaren gainera igota.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 84. orr.

Arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus