Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarpatsu (orobat zarpazu g.er.) 1 izond zarpaz betea.

Ez zen aise esatekoa zer garaiera zuen edo nolako gorpuzkera, janzkera zarpatsu haren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Zela zapata-zola zahar bat, zela emakume-soineko zarpatsu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

2 irud/hed

Nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

• 3 izond/iz zarpaz jantzia, arlotea. ik zirtzil.

Hura ez zen jadanik Becheveko miraria, langile zarpatsu bat zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Ez nuen begitarte gazterik ikusten, ume zarpatsu batzuk izan ezik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.

Jende ihar zarpatsuz osatutako multzo bat bazen ere, ahots zoragarriak zituzten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Zarpatsu batzuk zeuden gorpuaren inguruan, haien artean txima-luze bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Zarpatsuetako batek -lepoko postizo nahiko zikina zuena, jakatik kanpora irtenda, eta betaurrekoak-, Hurtadorengana ondoratuz, fazakeria barregarri batez esan zion: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Zarpatsu jendaila hura guztia teilapean utzirik, etxetik kanpora atera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutiko txikiegiak zirela esan eta kontra egin nion, eta, hala, aurrera jarraitu genuen, zarpatsu-tropelak atzetik Troxa zaleak!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus