Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zartada (157 agerraldi, 67 liburu eta 21 artikulutan) 1 iz ukaldia. ik zartako; zarta.

Zartada gutxiko borroka izan zen estreinakoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Egundoko kulatazo bi eman zizkidan txakur batek sorbaldan, eta bi zartada haietatik ezker aldean eman zidana izugarria!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat ehun zartada burugabearentzat baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,10

Atergabeko zartadak buruan eta hanketan, urdailean eta bizkarrean, esku irekiarekin edo ukabilarekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.

"Harrigarria!”, esaten zuen, eskuekin zartadak emanez belaunetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 192. orr.

Atzera jaso ezpata eta behin betiko zartada ematera zihoala, [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 175. orr.

Zigorraren zartadak odolbatua uzten du, mihiaren zaztadak hezurrak hausten.  Elizen arteko biblia   Si 28,17

Bere indar guztiaz Holofernesi lepoan bi zartada eman eta burua moztu zion.  Elizen arteko biblia   Jdt 13,8

Lehen nagiak ateratzearekin batera, isla txuri bat iritsi zen haren begietara, eta orduantxe halako zartada bortitz batek korritu zion bizkarrezurra, goitik behera aurrena, eta behetik gora gero.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.

Gerlari handikotea nekez moldatu zen ezkutuarekin Fionnen zartadak gelditzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

Zartadaren arrasto moreak saihetsak markatzen zizkion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.

Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen aurka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Oinaztuaren zartada ikaragarriak lur kiskalia dardaratzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Zartada latzak bizkarrean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.

Pilotari ematen zizkion zartada ikusgarriekin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 72. orr.

Lurra jotzean, kolpea hanketan gora igo zitzaidan eta berebiziko zartada sentitu nuen barrabiletan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

Senti ditzaket irteera guztiak ixten zizkioten esku haien aurka emandako kolpeen zartadak, zartada alferrak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

2 irud/hed

Biktima da, noski, zorigaitzaren zartadek eraisten dutenean; baina kriminala sekula ere ez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

Beste esperimentu batzuetan, zartada elektriko txikiak erabiltzen zituzten arinki anestesiaturiko txakurren garunak [...] estimulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Dagokien muskuluei zartada elektriko txiki batzuk ematen zaizkie, hogei bat aldiz segundoko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Bigarren zurrutadarekin, zartada bat eman dio vodkak urdailean, espero bezala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

Sekulako zartada eman ziguten albiste zoragarri haiek Zugarramurdiko mugan zain geundenoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Amadeus (-%5,36) bidaien alorreko konpainiak zartada hartu zuen atzo merkatuan.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Zartada handia izan zen haientzat semearen atxiloketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 164. orr.

Denbora infinitutik hona adinaren zartada guztiei haustura gabe eutsi izan baliete.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Begietan argitasuna eta zartada nabari zaizkio.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertzea, ezkutu ezdeus, aurpegitik sabelaldera joan zen eta buelta, nire gorputza zartada-erauntsitik gerizatu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Zer pentsatzen ote du emakume horrek -egiten nuen nik neure artean- zartada-keinu eta astindu konbultsibo horietaz?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Izterrean zartada goxo pare bat eman zizkion gidariari, eta errepideko marrei begira jarraitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horra hor zigor-zartadak, gurpilen zarata-hotsa, zaldien zalaparta, gudu-gurdien trinki-tranka!  Elizen arteko biblia   Na 3,2

Tiro zartadaren ondoko isiltasunak ahotsa ere ukatu izan balio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Horrelako beste hiruzpalau itsas zartada, eta askatu egingo dira sokak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Hartan geundela, trumoi-zartada baten eztanda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Del Vallek Heydrichi bostekoa eman zion, elektrizitate zartada bat espero duenaren kemenaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Oinaze-zartadaren ondoko taupada gozoaren zain jarri zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.

Maitale bat berriro topatzen denean bezalako bihotz-zartada bat sentitu nuen hura ikustean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Gogoratzen al duzu John Belushi zenak nolako fede zartada sentitu zuen Blues Brothers filmean James Brown apaizak meza ematen zuelarik?  Berria - Kultura   2006-02-09

Ez zenuke enkargua bete nahi, behin enkargua beteta, jarraipenak ematen dizun adrenalina zartada eta beste baten bizitzaren jagolea izatearen nagusikeria amaitu egingo liratekeelako.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

Kanpo-zartada horien aurkako defentsa moduan itxi egiten ditu ateak, murrailak jasotzen ditu barruan daukana birrindu ez dakion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

6 zartatzea; zartatzearen zarata bat-batekoa. ik zarta 2.

Bonba-auto baten zartadak 11 lagun zauritu ditu, Karachin.  Berria - Mundua   2004-01-16

Bat-batean, tiro hotsa bezalako zartada ozen batek, tupustean erretako sufrearen mihi urdinen antzeko argi baten eztandak lagundurik, hamar buelta emanarazi dizkio bihotzari Asierren paparrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

7 esku zartada

Esku zartadak eman zituen Andreasen hitzak txalotzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

· Ama ikusten dut gelan sartzen, aitaren esku-zartadatxoak hartarako seinalea izan balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi zartada (3); esku zartada (6); zartada bat (6); zartada elektriko (4); zartada eman (4)

esku zartadak (3); zartadak ematea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus