Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentro (orobat zentru g.er.) iz 1 erdigunea, erdia. (geometrian eta ingurutoetan)

Lau puntu horietatik abiatuz eta zirkuluaren zentrotik pasatuz, lerroak botako ditugu zirkunferentziaren alde batetik besteraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Puntu orotatik zirkulu bat marraztu daiteke, zeinaren zentroa puntu hori baita, eta erradioa, berriz, edozein.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.

Teatroaren oinplanoa honela antolatu behar da: beheko partearen perimetroa izango denaren zabalera hartu eta, erdian zentroa jarriz, egin bedi zirkunferentzia bat inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Lerro guztiak zirkulu baten zentroa den puntu batera biltzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Zirkunferentzia osoaren hamaseiko parte bat hartuko dugu erradio bezala eta, zentro bezala erdiko lerroak zirkulua ukitzen ditueneko bi puntuak hartuz eta erradio hori erabiliz, bi puntu markatuko ditugu eskuinetik eta ezkerretik zirkulua ukitzen den lekuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Horiek zentro bezala hartuz diametroaren muturretaraino zabalduko da konpasa eta bi zirkuluerdi egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Zentro batekiko egiten dira mugimenduak, lerrozuzenak batzuk eta zirkularrak besteak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Geldirik dagoen likido ororen gainazalak Lurraren zentro bera duen esfera baten forma izango du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Izarraren zentroa kolapsatu ahala, kanpoaldeko geruzetako materia zati bat kanpo espaziora jaurtikia zen, gainerako guztia izarraren bihotzerantz erakarria zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Axonometria zentro gabeko sistema bat da, zuzen paralelozkoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Nola Eguzkia sistema planetario berriaren zentroa den, hala, adimenduaren bertze argi hori diagu -eta gizona bera, azken finean- mundu berriaren zentro eta erdigune.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.

2 irud/hed

Ipurdiz gora daude hiriaren zentroko hainbat kale nagusi ere.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Hitz joko bat dela pentsatuko duzue, baina, nire iritziz, nobelaren erdigunea, zentroa, Central Park da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 133. orr.

Periferia ez da ulertzen ez bazaio sistemaren zentroari kontrajartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Periferiak, zentroko esportazioentzat bazterreko merkatua izanik, zentroa lehengaiez hornitu baino ez du egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Batetik herrialde garatu edo industrializatuek osatzen duten zentroa edo erdigunea, eta bestetik gutxien aurreratutako herrialdeek osatzen duten periferia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Zero graduko longitudea Greenwichen finkatzea eta Europa maparen zentroan jartzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

Mundu-ekonomia zirkulu zentrokideetan zegoen egituratua; zentroarekiko mendekotasuna hazi ahala, behera egiten zuen pisu ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Mundua etxalde bihurtu zaigula esan nahi dute hitz horiek: ez dagoela distantziarik, ez zentro ez bazterrik, are gutxiago ertzik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.

Perspektibak, espazioan zentro bat jartzera behartzen duelarik, mugak ezartzen dizkio orobat, begirada batek ikusten duen alor bat bezala antolatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Arnheimen iritzian, izan ere, zentro asko daude irudian, era askotakoak [...] eta irudiak ikustea (irudi artistikoak, guri dagokigunez) zentro horiek guztiak ikuslea bera den zentro "absolutu" bati buruz duten loturaren arabera antolatzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Bere gelan baitu bere unibertsoa, eta zentro jakin bat du unibertso horrek: ordenagailua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Neoliberalismo gordinak, Sombart-ek zioen bezala, gizakia bizitzaren zentro izatetik aldendu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

Zentro aldera doaz; handik, ziurrenera, hondartza aldera joko dute.     «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

3 (izenondoekin)

Zentro ekinokzialetik eta erradio bezala udako zirkunferentzia hartuz, hilabeteen zirkulua egingo da, manaeus deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Zentro dentso horretara erakarritako materia guztia zulo beltz bihurtzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Zentro industrializatua eta periferia azpigaratua aurrez aurre jartzen zituzten azterlanak guztiz baliogabetuak geratu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Isats-pianoa gure gelako zentro neuralgiko garrantzitsuena da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Iberiako penintsulan eta Europako zentro-mendebaldean ugaltzen da. · Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia, pertsonaien inguruan maizenik.  Berria - Gaiak   2004-11-10

5 mota jakin bateko jarduerak biltzen edo garatzen dituen gunea.

Aurreneko aldiz, mundu garatuko botere ekonomikoaren zentro handietatik kanpo harturiko erabakiek astindu zuten munduko ekonomia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.

Unibertsitateen zentro edo sailen arabera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

86.000 ikaslek hasiko dute ikasturte berria Nafarroako 300 zentroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

A ereduko zentroek, nahi izanez gero, ikasgai bat euskaraz emateko aukera izango dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zentro edo liburutegi bakoitzak bere dokumentu-bildumaren katalogoa eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Zentroek helburu jakin batzuk ezartzen dituzte, eta horiek betetzeko ahalegina egiten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Parisko Pompidou Zentroan XX. mendeko artearen joera batzuei buruz egin den erakusketa batek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

-Hori zure esku dago oraindik -esan zidan Aristegi doktoreak, nire osasunaz arduratzen hasi zen beste zentro hartako psikiatrak-.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 238. orr.

Adingabeen zentroak helduen espetxeak baino okerragoak dira.  Berria - Harian   2005-11-25

Lagun batekin nengoen errefuxiatuen zentroan, eta bat-batean tipo bat jaitsi zen eskaileran behera abiada bizian.  Berria - Kultura   2006-02-21

Pianoa leiho ondoan jarri dut eta operazioen zentro bilakatu da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Aita zenak toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Emigrazio juduaren zentro bihurturik, bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat, Varsovia eta Vilniusen maila berekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Zentro horretara mota guztietako jendea etortzen da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Itsas hegiko baliabideen zentroa abiatu dute Iparraldean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Kearen opakutasuna eta toxikotasuna neurtu ahal izango dute Gaiker zentroko teknikariek.  Berria - Gaiak   2004-07-28

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsitateak sortu ziren, zentro berriak, ikasketak egiteko aukerak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Zentro bereziak behar ditugu integrazioa bermatzeko.  Berria - Harian   2005-12-22

Borondegi, erabilera askotako zentroa .  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Ardo biltegi zaharra kulturari eta kirolari zuzenduriko zentro handi eta berritzaile bihurtuko zutela aurreratu zuten.  Berria - Kultura   2004-11-24

Loiselen lanen erakusketa ikusteko aukera izango da CNBDI Komikigintzaren eta Irudiaren Zentro Nazionalean.  Berria - Kultura   2004-01-22

Dagoena da zentro pribatu bat Ortuellan, Berriztu izenekoa, ez dena zentro itxia, mistoa baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Legutioko Kirol Zentro Teknikorako.  Berria - Kultura   2004-12-23

Orotara 400 zentro klandestino sortu zituzten.  Berria - Mundua   2006-03-24

Errekuperatzeko prozesuari ekin nion ostera, gogo handirik gabe baina, zentro espezializatu batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 236. orr.

Nafarroako Ospitalea da, egun, Nafarroako zentro onkologikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Espainiako zentro kulturalera ekarri gaituzte.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.

Hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria (kontserberak, prekozinatuak), kateringa (enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak) eta zentro banatzaileak, besteak beste.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Zentro nuklearrak ongien ikuskaturikoak izan ziren.  Berria - Mundua   2004-03-10

Bere arduretako bat Loiolako Herri Irratiak Itxumendin (731 metrotan) zeukan zentro emisorea zaintzea zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

Alkateak Euskal Jai gaztetxearen tokian udal zentro hidrotermala eraiki nahi duela ezagutarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Horrek parada eman dit zentro dramatiko nazional baten gorabeherak hurbiletik ezagutzeko.  Berria - Kultura   2006-04-07

Eguneko zentro egokiak, alegia, zaharrek dituzten beharrei egokituak.  Berria - Harian   2005-08-10

Herri txiki hauetan ezin dira, hirietan bezala, eguneko eta gaueko zentroak ireki.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Egunazko zentro horietan nola daude eriak?  Herria   2004-02-19

Donostiako Tabako Fabrikako Kultura Garaikidearen nazioarteko zentroa.  Berria - Kultura   2006-01-13

Zinemagintzarako Zentro bat ere sortu nahi dute.  Berria - Harian   2006-02-07

Ikaskuntzarako eta ikerketarako zentro modernoa eratuko du Deustuko Unibertsitateak Moneok diseinaturiko eraikinean.  Berria - Kultura   2004-05-25

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zentro-museoa inauguratu eta gero sortutako artelanak.  Berria - Kultura   2006-01-21

Euskaldun izatea bera ere -ez diot nik- ez dago, nahita ere, edozein txoropitoren esku, ez behintzat nere moduko deszentratuen (zentro-kontrakoen) esku.  Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Madrilen dago Europako kultur zentro islamiko handienetariko bat.  Berria - Harian   2005-03-09

1999ko otsailean espazioratu zuten Stardust zunda Kennedy espazio zentrotik.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Irisarriko ondare zentroan.  Herria   2003-07-03

Nahikoa da edozein merkataritza zentro, hipermerkatu edo dendatara joatea [...] han saltzen diren produktuak nongoak diren ikusteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Herriko langileentzat zerbitzu zentro berri baten eraikitzea beti beharrezkoa da eta egin beharko egun batez.  Herria   2004-01-22

Osasun-zentro handietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Valentziako ugalketa zentro batek aste honetan aditzera eman du zelula amak sortu dituela.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Zergatik etorri zara ernalkuntza zentro honetara?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 204. orr.

Donostiako Nazioarteko Txertatze Zentroko arduraduna da Ana Vilasau medikua.  Berria - Harian   2005-08-06

Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitza nagusia.  Berria - Kultura   2004-05-18

Maltako atxilotze zentro batetik hirurogei bat etorkinek ihes egin zuten atzo.  Berria - Mundua   2006-03-08

Urte bakoitzean gai jakin bat seinalatzen dute, Meteorologia Zentro guztietan garatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Baionako IUTaz gain, zenbait alorretan [...] aritzen diren 14 ikerketa zentro daude Iparraldean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

Frailegai ttipi eta gazteentzat formakuntza zentro bat egiteko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Frantzian aisialdi zentro laikoak biltzen dituen Franca izeneko elkarteko kideak dira.  Berria - Harian   2005-12-09

Ihes egizue atxiloketa zentroetatik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.

Tratua egin ondoan zion bikario nagusiari idatzi jakinarazteko fraile zentro berri bat bazela diosesan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 58. orr.

9 futbolean-eta, zelaiaren albotik erdialdera egiten den jaurtitze luzea.

Eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Pasea, zentroa, errematea... kornerra, penaltia, gola...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.

10 eskuinaren eta ezkerraren arteko ideologia duen alderdia.

Zentroko eta eskuineko alderdietako buruzagi nagusien irudi karikatureskoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

UMP (kontserbadoreak) eta UDF (zentro aldekoak) alderdietako parlamentarioek legebiltzarrean duten gehiengoa baliatu dute bikote homosexualen ezkontza galarazteko.  Berria - Harian   2006-01-29

Aste baten buruan, nonbait han, berriz heldu zait beste preso batekin, presentatzen didana Würzburg-eko Zentro katolikoko deputatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Legebiltzarrerako botoen %52,48 zenbatuta, zentro-ezkerrak %51,41 zuen eta zentro-eskuinak, berriz, %48. Zentro-ezkerraren eta zentro-eskuinaren artean 24.755 botoko aldea dago soilik.  Berria - Mundua   2006-04-11

Salōko errepublika faxistaren eta alemanen alde, partisano zentro-ezkertiarren alde ala erregearen alde.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Berlusconik zentro-eskuineko koalizioko buruzagi gisa jarraitzen du indartsu.  Berria - Mundua   2006-04-13

Argentinako zentro-ezkerreko Clarin egunkarian.  Berria - Mundua   2004-08-18

Espainiako ezkertiarrak eta EAJ eta CIU bezalako eskuin-zentroko alderdiek akordioa erdietsi behar dute hauteskundeen ostean Estatuan elkarrizketa berriz ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Fox porrotaren maldan dago, ezker-zentroko gobernu batera doaz, PRI alderdiaren erroetara itzuliz.  Berria - Mundua   2004-09-19

Ezker-zentroari ere kritika zorrotzak egin izan dizkio.  Berria - Kultura   2006-04-12

11 grabitate zentro

Gorputzaren grabitate zentroa ezari-ezarian desplazatzen da higidura emearekin batera.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Zentro geometrikoa, ikusmenezko "grabitate-zentroa", konposizioaren bigarren mailako zentroak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Seigarren menderako Irlanda argi eta garbi kristautasunaren grabitate-zentroa zen Mendebaldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Mundu-ekonomia kapitalistaren grabitate-zentroa lekuz aldatuz joan da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Europako grabitate-zentroaren lekualdatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adingabeen zentro (3); arte zentro (4); atxilotze zentro (7); dokumentazio zentro (3); ekoizpen zentro (3); erakusketa zentro (3); europako kultur zentro (3); euskal zentro (11); euskal zentro museoak (7); gaiker zentro teknologikoa (3); galdeketa zentro (3); gipuzkoako zentro (5); harrera zentro (3); hezkuntza zentro (3); hiru zentro txiki (3); ikerketa zentro (16); ikerketarako zentro (4); ikertzeko zentro bat (3); inteligentzia zentro (3); kultur zentro (11); kultur zentro islamiko (3); landa eremuko zentro (5); medikuntzaren zentro (3); merkataritza zentro (9); mugaz gaindiko zentro (4); nazioarteko zentro (4); osasun zentro (14); osasun zentro batean (3)

zentro absolutu (3); zentro askotan (5); zentro bakoitzak (6); zentro bat izan (3); zentro bat jarriko (4); zentro batera eraman (4); zentro berezi (9); zentro berezia (4); zentro bereziak (6); zentro berezietan (4); zentro berezietara (3); zentro berezira (3); zentro berri (3); zentro berria (13); zentro berriak (9); zentro bezala hartuz (3); zentro bilakatu (3); zentro daude (6); zentro ditu (4); zentro dramatiko (9); zentro dramatiko nazional (5)

zentro eskuina (3); zentro eskuinak (10); zentro eskuinaren (6); zentro eskuinean (3); zentro eskuineko (32); zentro eskuineko alderdi (3); zentro eskuineko alderdiak (3); zentro eskuineko koalizioko (5); zentro eskuinekoak (3); zentro ezkerra (14); zentro ezkerrak (9); zentro ezkerraren (13); zentro ezkerraren alde (3); zentro ezkerreko (73); zentro ezkerreko gobernuak (3); zentro ezkerreko hautagai (3); zentro ezkerreko koalizioak (10); zentro ezkerreko koalizioaren (5); zentro ezkerreko koalizioko (4); zentro ezkerrekoa (3); zentro gehiago (3); zentro guztietan (10); zentro handi (4); zentro handien (3); zentro hidrotermala (11); zentro hidrotermala egin (3); zentro hidrotermalaren (4)

zentro islamiko (3); zentro itxi batean (4); zentro itxietan (3); zentro koreografiko bat (3); zentro museoak (9); zentro nagusiko (3); zentro nazionala (3); zentro nazionalak (7); zentro nazionalean (3); zentro nazionaleko (6)

zentro onkologikoa (9); zentro onkologikoa egiteko (5); zentro pribatu (5); zentro pribatuetan (3); zentro publiko (5); zentro sekretuak (3); zentro teknologikoa (5); zentro teknologikoak (9); zentro teknologikoan (3); zentro teknologikoko (3); zentro txiki (3)

atxikitze zentroa (3); aurkako zentroa (3); bakerako zentroa (3); dokumentazio zentroa (6); eguneko zentroa (10); egungo musiken zentroa (3); grabitate zentroa (18); harrera zentroa (3); hendaiako zentroa (3); ikas zentroa (3); ikerketa zentroa (11); ikerketa zentroa da (3); informazio zentroa (4); interpretazio zentroa (3); jorlis zentroa (4); kultur zentroa (5); lehen zentroa (4); musiken zentroa (3); nazioarteko zentroa (7); ondare zentroa (4); osasun zentroa (3); pompidou zentroa (4); samien informazio zentroa (3)

zentroa bisitatu (3); zentroa egiteko (6); zentroa eraiki (3); zentroa eraikitzeko (3); zentroa izango (9); zentroa izango da (5); zentroa kudeatzen duen (3); zentroa martxan (3)

adingabeen zentroak (6); andaluziako dantza zentroak (3); atxiloketa zentroak (3); carter zentroak (13); dantza zentroak (3); dokumentazio zentroak (4); eguneko zentroak (13); ekoizpen zentroak (4); erabilera askotako zentroak (3); euskal ikerketen zentroak (4); euskal zentroak (3); gaitzen kontrolerako zentroak (4); ikas zentroak (3); iker zentroak (3); ikerketa zentroak (18); ikerketa zentroak eta (3); ikerketen zentroak (4); kontrolerako zentroak (8); kultur zentroak (6); nazioarteko zentroak (6); osasun zentroak (7)

zentroak antolatutako (3); zentroak jakinarazi (3)

ako zentroan (3); amaia kultur zentroan (5); arteleku zentroan (3); atxikitze zentroan (6); dokumentazio zentroan (3); eguneko zentroan (4); erretentzio zentroan (5); hendaiako atxikitze zentroan (5); hendaiako erretentzio zentroan (3); ikerketa zentroan (3); interpretazio zentroan (3); kultur zentroan (8); osasun zentroan (5); parisko pompidou zentroan (3); pompidou zentroan (6); urduñ

zentroan ari (3); zentroan aurkeztu (3); zentroan dauden (5); zentroan egin (3); zentroan egiten (4); zentroan egon (4); zentroan izan (8); zentroan izan zen (4); zentroan lan egin (3); zentroan lan egiten (4)

zentroarekin elkarlanean (4)

arte garaikideko zentroaren (3); dokumentazio zentroaren (5); europako zentroaren (3); kultur zentroaren (3); nazioarteko zentroaren (7); xenpelar dokumentazio zentroaren (3); zentroaren arabera (10); zentroaren eta periferiaren (3); zentroaren inguruan (3)

larrialdi zentroekin (3); zentroekin automatikoki konektatuta (3)

dokumentazio zentroen (3); zentroen arteko (4); zentroen inguruan (3)

atxikitze zentroetan (3); atxilotze zentroetan (3); dituzten zentroetan (3); eguneko zentroetan (3); halako zentroetan (3); ikerketa zentroetan (4); osasun zentroetan (7); prestakuntza zentroetan (4); zentroetan ematen (3); zentroetan itxi (3)

biogune ikerketa zentroko (3); carter zentroko (3); dokumentazio zentroko (3); ernalkuntzarako zentroko (3); eskubideen zentroko (6); eskuin zentroko (3); euskal zentroko (3); giza eskubideen zentroko (5); ikasketen zentroko (3); ikerketa zentroko (21); ikerketa zentroko zuzendaria (5); ikerketarako zentroko (3); informazio zentroko (3); kontrolerako zentroko (3); kultura garaikideko zentroko (3); meteorologia zentroko (3); nazioarteko zentroko (4); ondare zentroko (3); osasun zentroko (4); tolosako zentroko (5)

zentroko adituak (4); zentroko alderdia (3); zentroko alderdiak (5); zentroko arduradun (3); zentroko arduraduna (6); zentroko arduraduna da (4); zentroko arduradunak (8); zentroko arduradunek (5); zentroko burua (6); zentroko gela (3); zentroko ginekologoak (3); zentroko kidea (8); zentroko kidea da (3); zentroko kideak (3); zentroko langileak (4); zentroko langileek (3); zentroko zortzi (3); zentroko zuzendari (15); zentroko zuzendaria (19); zentroko zuzendaria da (4); zentroko zuzendariak (5); zentroko zuzendariaren (4)

larrialdi zentrora (3); meteorologia zentrora (4); xenpelar dokumentazio zentrora (3)

zentrora eraman (9); zentrora joan (5); zentrora joaten (3)

eguneko zentrorik (3)

zentrotik hurbilago (3); zentrotik pasatuz (5); zirkuluaren zentrotik (3)

dokumentazio zentrua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus