Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzuzko 1 izlag zentzua duena, zentzuaren araberakoa.

Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernabe eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua entzun nahirik.  Elizen arteko biblia   Eg 13,7

Zentzuzko gizon serio batek ez ditu zilegi horrelako begitazio eroak!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.

Zentzuzko pertsonak balira bezala hitz egiten die.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Sedanoren jarduna askotan funtsik gabeko espekulazio hutsa iruditu arren [...] aitortu beharra dut zentzuzko gauzak esan ohi dituela batzuetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

Orain adiskide gutxi zituzten eta zentzuzko orduetan elkartzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

Zentzuzko kritikak ziren.  Berria - Kirola   2004-04-27

Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,16

Zentzuzko erabakia, bai horixe, gure semea gaizkile baten kargu uztea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Mesprezatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,9

Frantziar eraberritzaileen lanaren arrakasta haien zentzuzko neurritasunari zor izan zitzaiola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Uraren zentzuzko erabilera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Zentzuzko kontsumoa sustatzeko ekintza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Zentzuzko pozez beteriko txoko bat zen, aska eroso bat, non ama, aita eta alaba gizentzen baitziren lasaiki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Beste espekulazio interesgarri bat ere egiten da, zentzuzko uste honetatik abiatuta: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Ezin ote dugu, gu biok, honi buruz zentzuzko era batean hitz egin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Industria plana «zentzuzko epe batean» hitzartu nahi duela azaldu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-18

Esperimentuek egiaztatu duten zentzuzko beste ideia bat: forma pertzibitzeko denbora behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Zentzuzko eta arrazoizko bideetatik Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideetan oinarritutako bakea lortzea posible da.  Berria - Harian   2005-04-02

Udalak «zentzuzko» eta «inpaktu gutxiagoko» konponbide bat bilatu nahi izan dio Realaren eskaerari.  Berria - Kirola   2004-08-28

2 (dagokion izenaren eskuinean)

Pertsona zentzuzko eta errukitsu balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1085. orr.

Ezinezko bazaie, aitor biezazkiete beste apaiz zentzuzko eta katolikoei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.

Apaiza gizon zentzuzkoa baitzen, eta zuhurra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Oso gizon zentzuzkoa eta atsegina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Horixe zen atera zitekeen ondorio zentzuzko bakarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Auzi garrantzitsu bati heltzeko, hari ebazpen zentzuzko bat aurkitzeko aukera izateko, material egokia behar du eskura biologoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Ekologistek nahiz nekazarien elkarteek alegazio zentzuzko eta mamitsu dezente egin dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Ahoskera zentzuzko eta lasaian esan dio gizonak: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Herritar eraikitzaile, konprometitu eta zentzuzko gisa, gaur egungo munduan matematikak duen funtzioa identifikatu eta ulertzeko.  Berria - Harian   2005-01-02

Zuhurtasunez jokatzea, eta zorpetze eta epe «zentzuzkoak» ezartzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Oso xedapen zentzuzkoa asmatuko likek, hain zentzuzkoa, non makina bat lagunek gorriak ikusiko bailituzkete horren eraginez...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Bestela ez da posible irizpide zentzuzkoei heltzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Eguna bezain argia, guztiz harmonikoa, bakuntasunik zentzuzkoenaz jantzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Halako bihotz zirraratxo bat, guztiz arina, eta bat-batean, pentsamendu lotura zentzuzkorik batere gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Baina dena supituki gertatu da, eta ez zait ezer zentzuzkorik otu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

3 (predikatu gisa)

Bidezkoa eta zentzuzkoa da nazio bateko hiztun guztiek entzun edo irakurri beharreko jardunetan eredu estandarra baliatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 44. orr.

Zentzuzkoa omen da hala pentsatzea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.

Ez zen zentzuzkoa umeari horrela lan eginaraztea, arratsean, haurrek lotan egon behar duten garaian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Aholkua eskatuko balu, ordea, bidal bezate zentzuzko eta jainkozale diren norbaitzuengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

Aski zentzuzkoa zen haren solasa eta hagitz atsegingarria harekiko tratua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

Oso xedapen zentzuzkoa asmatuko likek, hain zentzuzkoa, non makina bat lagunek gorriak ikusiko bailituzkete horren eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Kopurua handia baina, zentzuzkoa?  Berria - Harian   2005-06-09

Zuzena eta zentzuzkoa iruditzen zait erabakia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 152. orr.

-Egia esan, Roberto, ez diat inoiz halakorik pentsatu, baina zentzuzkoa ematen dik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.

Guk zentzuzkoa ikusten dugu udalek finantzaketa handiagoa nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Eta, orain, gustura entzungo nuke nola moldatzen zareten ordu betean Kant zentzuzko egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 102. orr.

-Severus, izan zaitez zentzuzkoa...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 338. orr.

Zentzuzkoena eskaileretatik beheiti zaluputik ateratzea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

4 zentzuzkoxe

Zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus