Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeozer (orobat zeoze g.er. eta zerozer g.er.) 1 adlag zer edo zer, zerbait.

Zeozer erabaki behar dut, baina zer?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

-Zeozer egin beharko -erantzun dut, bigarren gelan sartzearekin batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 54. orr.

-Zeozer aditu dugu, bai.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Zeozer esango zizun honezkero.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

Zeozer bazkaldu isilik eta siesta luzea egiten zuen ohean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Zeozer bururatuko zaik aurrean duanean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 128. orr.

Bai... zeozer akordatzen nauk.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.

-Jo tragotxo bat, jan zeozer -aholkatu nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.

Bagenekien zeozer gertatuko zela eta urduri geunden.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.

Zeozer behar baduzu ni bere alaba Arantxa naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Pentsatu al duzu zeozer?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Lohadarrak lo bigunean eta gorputz astuna sentikortasun barik luze datzanean, badago zeozer guregan, denbora hartan hamaika eratara diharduena eta pozaren mugida guztiak eta bihotzaren ardura hutsalak beragan hartzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 173. orr.

Kanpoan ibilten zanean, zeozer beti ekarten eban etxera.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.

Egun 1.100.000 familitara heltzen da Zero Gosea laguntza: «Bada zeozer».  Berria - Mundua   2004-01-02

Idatzitako edozer, idatzi gabeko beste zeozeren zirriborroa besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Eskola-maleta hartu eta zeozeren bila hasi zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 277. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Baina bada zeozer irreala giroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Zeozer garrantzitsua zan ahaztu dozun hori?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.

-Eta alde egitean, Camillo, ikusi al zenuen zeozer arraroa idatzita?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Gauerdi aurretik hasten bada, zeozer arraroa dabil inguruan, sorginak edo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Zeren eskuar daukaguna, aurretik zeozer eztiagorik ezagutu ez badugu, lehenengotan laket bai-tzaigu eta nagusitzen bide baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzeko zeozer (6); beste zeozer (14); horrelako zeozer (3); zeozer arraroa (4); zeozer atera (3); zeozer behar (6); zeozer egin (12); zeozer egin beharko (4); zeozer egiten (3); zeozer entzun (3); zeozer esan (7); zeozer esango (3); zeozer esateko (6); zeozer gehiago (4); zeozer gertatu (6); zeozer gertatzen (5); zeozer izango (4); zeozer jakingo (3); zeozer jan (3); zeozer nahi (3); zeozer zen (3)

zeozeren bila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus