Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientzialari (900 agerraldi, 131 liburu eta 203 artikulutan; orobat zientzilari g.er.) 1 iz zientziagintzan aritzen den pertsona, zientzia ikerlaria. ik zientzia 12.

Jakintsu gehienak -eta zientzialari izateko ospea dutenez ari naiz- gaitz horrek jota daude: zientziaren azken xedeen bila ari dira eta haiez mintzo, hasierako presta-ikasketez arduratu gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

Zientzialari eta humanisten elkarrenganako abegi txar hau ez da, noski, oraingoa.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Gure bizitza ezingo litzateke ulertu zientzia eta metodo zientifikorik gabe, ezingo litzateke ulertu joan den mendean zientzialariek gure esku jarri dituzten aurkikuntza eta asmakizun harrigarri horiek gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Zientzialarien beren arabera, adigai- eta esperimentu-kate ongi antolatua da beren jarduera, non ordena xuxen-xuxen logiko batean kateatzen baitira urrats guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Zientzialariaren eragilea egiaren maitasuna da, besterik gabe.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 88. orr.

Zientziaren jardunbidearen irudimen fasean funtzionatzen du zientzialariak artistak bezala; hipotesiak eratzeko orduan, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

Zientzialariek beren espekulazio eta teoriak egiaztatzeko behar dituzten tresna eta materialak eskaintzen ditu teknologiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Errealitatetik hautematen duena deskonposatu eta gero bestela berrosatu: hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

Zientziak itsu-mutsuka aurreratzen du askotan [...] eta zientzialariak ikerketa batekin gora eta behera ari direla, uste gabean pentsatzen ez dutena aurkitzen dute zenbaitetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.

Hainbat zientzialarik kontatu izan du nola aurkitu duen tupustean, gutxien ustean, aspalditik bilatzen zuen ebazpen bat: ohean, erdi lotan; autobus batean; su baten gar-dantzari begira; haur batekin jolasean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Natur zientzietan, zientzialariak laborategietan behaketa kontrolatuak egin ditzake eta bere hipotesiak egiaztatu: gizarte-zientzietan, ordea, nekez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera, eraikitzen ari den mundu-irudikapen horretan ezinbestean dagoen amets parte hori estu lotzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Atomoaren egituraz oinarrizko ikerkuntza egiten duten zientzialariek erakutsi digutenak izan dezake inolako aplikaziorik konputagailuak egiteko?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Zientzialariak duen arriskua zera da: ez neurtzea bere zientziaren mugak, eta, beraz, bere ezaguerarenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

Zerk bultzatzen du zientzialarien elkartea teoria bat baztertzera eta beste teoria baten bidez ordeztera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Fusioa kontrolatzea da zientzialarien itxaropen handienetako bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 105. orr.

GKE batzuk oso teknifikatuak daude, Oxfam bezalako bat arma kimikoetan esaterako, eta teknifikazio hori ezinezkoa litzateke zientzialari eta teknikarien laguntzarik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Eric Wolff Erresuma Batuko zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Zenbat ur aurkitu duten, hala ere, ez dute zehaztu ESAko zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Zientzialariek ematen dioten latinezko izena Adiantum capellis-veneri da, hau da, Venusen ileak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 200. orr.

Grossman idazle eta zientzialaria zen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Neurona motorretako gaixotasun bat ikertu nahi zuela esan zuen orduan zientzialari eskoziarrak. Mahaian burezur ugari ilaran; burezurren ondoan, zientzialari edadetuago bat.  Berria - Gaiak   2004-08-12

Gerora jakin zenez, zientzialari ezezaguna Ahmed Chalabi zen, Pentagonoko buruzagien kuttunetako bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Princeton: mundu osoko zientzialari ospetsuenetakoen ikerlekua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.

Hau ez dute aipatzen zientzialari fundamentalistek, gizakiaren jakintzaren objektibotasunean fededun direlako.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.

Australiako zientzialari batek atzo zabaldu zuenez, lehen aldiz marsupial baten genoma deskodetu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Munduko zientzialari eta pentsalari behinenetakoak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Kolorea ez da huskeria; aitzitik, jakin-min eta grina handia sortu izan du iragan mendeetan artista, filosofo eta naturaren zientzialaririk handienen artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Zientzialari Atomikoen Larrialdi Batzordea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

740.000 urtean izan diren klima aldaketak aztertu ditu zientzialari talde batek Antartidan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Barry Richmond zientzialari taldeko zuzendariak esan duenez, normalean tximinoek eta pertsonek lana atzeratzera jotzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Telebistan zientzialari aldra agertu zen (zientzialariak aldratan neurtuko balira bezala).  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Era berean, zientzialari kopurua bikoizteko eta azpiegiturak hobetzeko ere eskatu zieten ikertzaileek agintariei.  Berria - Gaiak   2004-02-22

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Txosten alternatiboak aurkeztu zituzten Greenpeacek eta zientzialari independente talde batek IAEAren kalkuluak gaitzetsi zituen bi txostenetan.  Berria - Harian   2006-04-26

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hala diote harro ekonomilariek, gainerako gizarte zientzialariei goitik behera begiratuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Erich Frommek, bere psikologo-zientzialari ikusmiratik, argi bereizten ditu kontzientzia eta adimena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 29. orr.

7 natur zientzialari

Galileok berak aukeratutako pisua zuten bolak plano inklinatutik eraitsi zituenean, argi bat piztu zitzaien natur zientzialari guztiei. Ia natur zientzialari denek bolumen berean hainbat eratako materiaren kantitatearen bereizketa handiak hautematen dituztenez gero [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako zientzialari (6); aebetako zientzialari talde (3); australiako zientzialari (3); baina zientzialari (3); erresuma batuko zientzialari (15); estatu batuetako zientzialari (16); institutuko zientzialari talde (3); mordechai vanunu zientzialari (5); mundu osoko zientzialari (4); munduko zientzialari (3); natur zientzialari (3); nazioarteko zientzialari (8); nazioarteko zientzialari talde (7); newcastleko unibertsitateko zientzialari (3); osoko zientzialari (4); unibertsitateko zientzialari (15); unibertsitateko zientzialari talde (13)

zientzialari britainiarrak (4); zientzialari estatubatuarrek (3); zientzialari gehienen arabera (4); zientzialari izan (3); zientzialari ospetsuak (3); zientzialari talde (116); zientzialari talde bat (8); zientzialari talde batek (87); zientzialari talde baten (9); zientzialari talde bati (3); zientzialari taldeak (6); zientzialari taldeko (13); zientzialari taldeko arduradunak (3); zientzialari taldeko buruak (3); zientzialari taldeko buruaren (4)

mordechai vanunu zientzialaria (3); zientzialaria da (7)

aebetako zientzialariak (3); beldur dira zientzialariak (3); erresuma batuko zientzialariak (8); esan zuen zientzialariak (4); estatu batuetako zientzialariak (4); herbehereetako zientzialariak (4); institutuko zientzialariak (4); kezkatuta daude zientzialariak (4); mordechai vanunu zientzialariak (3); mundu osoko zientzialariak (3); nabarmendu zuen zientzialariak (3); nasako zientzialariak (3); unibertsitateko zientzialariak (5)

zientzialariak azaldu zuenez (3)

zientzialariaren esanetan (7)

aebetako zientzialariek (6); agentziako zientzialariek (6); ari diren zientzialariek (3); atzeman dituzte zientzialariek (3); aztertu dituzte zientzialariek (6)

erresuma batuko zientzialariek (9); esako zientzialariek (9); esan dute zientzialariek (7); espazio agentziako zientzialariek (6); estatu batuetako zientzialariek (17); hego koreako zientzialariek (3)

ikusi zuten zientzialariek (3); institutuko zientzialariek (6); izan dute zientzialariek (5); izan zuten zientzialariek (3); nahi dute zientzialariek (3); nasako zientzialariek (8)

ohartarazi dute zientzialariek (7); ondorioztatu dute zientzialariek (3)

unibertsitateko zientzialariek (14); uste dute zientzialariek (16); uste zuten zientzialariek (6)

zientzialariek aditzera eman (3); zientzialariek aurkitu (3); zientzialariek azaldu (8); zientzialariek azaldu dutenez (4); zientzialariek azaldu zutenez (4); zientzialariek esan (4); zientzialariek ez dakite (4); zientzialariek ez dute (5); zientzialariek iradoki dutenez (3); zientzialariek uste (17); zientzialariek uste dute (15)

erresuma batuko zientzialarien (5); estatu batuetako zientzialarien (3); institutuko zientzialarien (3); nasako zientzialarien (5); nasako zientzialarien arabera (3); nazioarteko zientzialarien (5); unibertsitateko zientzialarien (8); unibertsitateko zientzialarien arabera (4); unibertsitateko zientzialarien esanetan (3); zientzialarien arabera (42); zientzialarien artean (10); zientzialarien asmoa (4); zientzialarien elkartea (3); zientzialarien esanetan (32); zientzialarien esku (3); zientzialarien lanak (3); zientzialarien ustez (14)

zientzialarietako baten esanetan (3)

hainbat zientzialarik (14); zenbait zientzialarik (8)

zientzialarion arabera (4)

hainbat zientzialariren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus