Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimurdura 1 iz zimurra.

Egun bakar bat zuten aste osoko lanak eragiten dituen zimurdurak, betertzetako zimurrak, tolesdura garratzak ezabatzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Mutilaren kopeta zimurduraz bete zen, oroitu nahi bortitzean iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Sabri Graieben aurpegiaren zimurdurek argi uzten dute, 64 urteko palestinar honek une latzei aurre egin behar izan diela bizitzan.  Berria - Mundua   2004-02-11

Santosek ardurabako zimurduraz okertu zuen bekokia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 174. orr.

Baina harrigarriena hauxe: haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati, nahiz eta barre egitera beharturik sentitu, ergel irizten zionean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Ohean eseri denean bere zapatei begira gelditu da, betun beltzak estali ezin dituen zimurdurei, hain zuzen ere.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Oharra mahai gainean jarri zuen eta esku ahurraz zapaldu zuen pare bat aldiz, zimurduraren bat leundu nahi balu bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Berriz ere ganberan, artoski hautatu nituen jantzi beharreko arropak, zimurdura gutien agertzen zutenen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

2 irud/hed

Halako batean heldu nien tenpora-kontu haiei eta atera nahi izan nien beren zimurduretan gorderik izan zezaketen zuku gordea...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mutiko bat izanagatik ere pertsona heldu baten gisa tratatuko ninduela adierazten zuen begirunezko ezpain-zimurdura bat egin, eta hizketan hasi zen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 269. orr.

-A!, zerbait hartu nahi dudan bakoitzean eskuak egiten didan gihar zimurdura hori esan nahi duzu zuk?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus