Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipitz (orobat zipit g.er.) 1 iz (-ik atzizkiaz ezezko esaldietan) ezertxo ere ez.

Ez zen zipitzik ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 89. orr.

-Zipitzik ez zitzaion gustatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Giulio hura inozo samarra zela, ez zuela zipitzik ere entenditzen erdaraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Zipitzik ere ez gehiago, jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Baina ez zioat asmo honetaz inori zipitzik ere esango.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Ez omen zaio zipitzik ere inporta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Zipitzik ere interesatzen ez berari dena lehendik ere gertatu izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Aldaize zeharkako horiei ez diet beldurrik, ezta zipitzik ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.

Ez dut zipitzik balio benetan, baina hark are gutxiago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Giza itxuratik zipitzik ez duten zomorro batzuek ageri dira, saskibaloian jokatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Bien bitartean, liburu honen kontua zipitzik inporta ez zaien bitartekariek: argitaleetxeek, hedatzaileek, liburudendek, eta antzekoek, ale bakoitzeko beren diru puska aterako dizute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Horrek ez du zipitzik axola.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ideiarik ez, ideia zipitzik ere ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.

Ez dugu ideia zipitzik.  Berria - Harian   2006-03-24

Duda zipitzik ez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Zalantza zipitzik gabe, urteko 12 hilabeteotatik, martxo zorioneko hauxe da esaera zahar eta atsotitz gehien bildu dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Ateraldiak ez dit grazia zipitzik egin, eta hala adierazten diot.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 151. orr.

Ulertzen nuen, baina ez zidan grazia zipitzik ere egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Baina neskak ez dio kasu zipitzik ere egin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 121. orr.

Japoniarren buila eta algarei kasu zipitzik egin gabe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 179. orr.

Kultuzkoa baduk behintzat, inork ez ziok eta kasu zipitzik egiten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.

Nik ez nuen gogo zipitzik, baina Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Bisustuko egunari ez baitiote jaramon zipitzik egiten: ez balitz bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Jende ezberdina bada, hobe, atxikimendu zipitzik ere sentitu behar ez zenukeen bi ezezagunen istorioekin liluratu zaren unetik. Zintzoak izanen dira itzulpen horiek agian, baina, euskal ñabardura zipittik ere gabe, zozoro eginak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 82. orr.

3 (izenondo gisa)

Garizumak errespetu berezia zizula, horretan ez da kabitzen zalantza zipitzenik ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus