Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipriztindu, zipriztin(du), zipriztintzen (orobat zipristindu g.er. eta txipristindu g.er.) 1 du ad zipriztinez bete. ik zirtatu.

Neskato biluzi bat, itsasotik atera berria, lasterka pasatu zen marrazkiaren gainetik, urez zipriztindu zuen, eta bi begi zabal eta busti erantsi zizkion irudiari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Izerdi tantek zipriztindu zioten bekokia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

Orduan Badr-ek aurpegia urez zipriztindu zion, eta esan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Eztul-erauntsiak mahaiaren gaina eta inguruak zipriztindu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Lau zaldi beltzek gidaturiko zalgurdi bat bazterrak zipriztinduz sartu zela jauregiko lurretan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete.  Elizen arteko biblia   Ez 36,25

Euriak betaurrekoak zipriztintzen zizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

-Eta zer esan dizut nik -haserre bizian osabak, txistuaz mahaia zipriztinduz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Santuaren esku-oinak garbitzeko erabilitako ura lagunengandik lorturik, zipriztindu zitzala abere gaixoak; horrela, izurrite hura guztia desagertu egingo zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 900. orr.

Emakume bat espaloiko zoruan etzanik [...] gonak odolez zipriztinduak, hankak zabalduxeak belaunburuen aldean, polizia aleman bat, SSetako bat, espaloi erdian barrez, eskuak aldakan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Inor garbitzen arduratu ez zen orban ilunez zipriztinduta dago oihala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Baita igerileku puzgarri bat ere, beti erdi hutsik eta txori-kakaz zipriztinduta zeukatena.  Berria - Kultura   2004-08-20

2 irud/hed

Etxe Zuriak lortu du eskandaluak Bush ez zipriztintzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

Barrualdera ematen duen etxea da, ia altzaririk gabekoa, paretak errekortez zipriztinduak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Haxixez zipriztindutako jogurt krema goxoa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Idazlanaren laburpen bat zen, Grosrouvreren iruzkinez zipriztindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Behereneko leihoetatik txinpartez zipriztindutako ke iluna atera zen bortitz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Berehala, zorionez, harea berriro, agabez zipriztinduriko harea-bazterra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Hizketan, berriz, euskara batu antxa egiten zuen, bizkaierazko berbatxu batzuekin zipriztinduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

Bandera gorriz zipriztinduta, Bosgarren Etorbidea odoletan blai dago, distiratsu, bertan musika-bandak jotzen ari baitira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Arteak pertsonaien bizitza eta errealitatea itxuraldatu, koloreztatu, baikortasunez zipriztintzen du.  Berria - Kultura   2006-04-04

Dopinaren orban beltzak Neguko Olinpiar Jokoak zipriztindu ditu berriz ere.  Berria - Kirola   2006-02-28

Tourrak talde guztiei jakinarazi zien dopinarekin zipriztindutako inork ezingo zuela Tourrean parte hartu.  Berria - Kirola   2004-07-02

Osagai dramatikoz zipriztindutako komedia da nire filma.  Berria - Kultura   2004-07-09

Orduan jabetu zen politikak zenbateraino zipriztintzen zituen bazterrak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 139. orr.

Stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

3 zipriztinak bota.

Lohi-zurrustak zipriztintzen genituen alde banatara, putzuetan barrena igarotzerakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Atzera itzuli ziren berriro, zinema aretoko ate aldera, bizikletek lokatza alai zipriztintzen zutela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

4 (da aditz gisa)

Errekan plisti-plistaka zipriztindu ginen, eta lasterka bizian zeharkatu genuen ibaialdea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

Airean zipriztindu zen pizza.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus