Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizare (orobat txitxare g.er. eta zizari g.er.) iz 1 eraztun modukoez osaturiko gorputza duen animalia txikia, berez lurpean bizi dena; eskuarki Lumbricus terrestris motakoa.

Bertagotik aztertzen hasi eta atzamar artean desegin zitzaidanean, izaki biziduna zela ohartu nintzen, zizarea zela, edo harra, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Zizare batek adina gene ei dauzkagu, baina haren aldean organismo konplexua da gurea.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Zizare batek badu borondatea eta adimena, bizitzeko gogoa, gizonak adina; ahal duen adina egiten dio aurre heriotzari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Hosto lehor batean ageri den zizare baten arrasto ia ikusezina.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 56. orr.

Edozein arrantzalek daki ekainaren lehenengo egunetan ez dela amuan jartzeko zizare nahikorik egoten inon.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Materia organikoa eta zizareak ontzira botatzen dira, zizareek materia jaten dute eta humusa sortzen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Caenor habditis elegans deritzon zizarea oso garrantzitsua izan da.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Birigarroren bat, goroldiotan edo lur umeletan, zizareari mokoz tiraka sumatzen bazuen, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Apirila zen, eta udaberrian zizareak lur azalera irteten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Lurretik irteten ziren zizareei gatza botatzen zitzaienean, haiek bihurrikatu egiten ziren, gelditu gabe, narrasti-dantza batez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

Bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

Errota zaharraren ondokoan, oiloak zebiltzan atarian batera eta bestera, zizare bila bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Nahi baduzu, zizare bila joan gaitezke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Izan ere, zizarea axaletik gertu, uraren eta bustiaren pregoitzat hartzen zen beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Zizareak ihesi doazela pentsatzen du arrainak, harrapatu eta konfiantza osoz irensten ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Zure senarra izurrite batean hil zen, eta honezkero jan diote sudurra zizareek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Mendi soilduak ikusten nituen, ibaiak zizarez beterik eta zerua napalm bonbaz estalia.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

-Zizarez betetako arroza ematen zieten, eta usain txarreko okela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soinean aurkitu zizkioten zomorroen zerrenda ez zen oso luzea: bi Musca argentea, lau izain, bi zizare arrunt txiki eta Fibula rododendris izeneko har bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Zizare arra zizare emea bizi den zulorantz abiatzen da, geratzen zaizkion indar apurrek bultzatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Uda baino lehen, zizare arrak neurri gabe gizentzen hasten dira.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Zizare gotorra zapatetan bihurdikatzen zitzaion, laster beste bizpahiruk segitzen ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Zizare osoak, biziak eta ur-hondoan uzkurtu eta luzatu ibiltzen diren horiek erabilita ez bada, ez da arrain ederrik harrapatzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Zizare hautsiak ez du ezertarako balio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Padre aitzur txikiarekin lurra iraultzen ari zen erreka inguruetan, arrantzarako zizareen bila.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 155. orr.

Merkantzia-tren bat ikusi zuen Kingsbridge geltokitik sigi-saga irteten, zizare buru-gartsu bat bezala, temati eta ekinez, ilunpetan sigi--saga.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txerrian beste espezie bat, hots, zizare gene bat sartu dute eta honek omega 3 motako gantza sortzea ahalbidetzen dio txerriaren metabolismoari.  Berria - Gaiak   2006-04-25

Izenik aipatzeke, Simon Azkue egiazko jainko txiki bat dela adierazi nion, bere zizare erreinuaren gainetik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.

-Infernuko zizare-bazka!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Jaioberria kotoien artean emeki-emeki iraulkatu zen, zizare-pilo baten gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Arrantzarako zizare-hornidura gordetzen du bertan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Begiratu eta zizare moduko batzuk ikusi nituen, lur pusketa batean bihurrituta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondoezik zegoen egun batean ospitalera joan eta, analisi batzuen ostean, heste-zizareen inbasioa zeukala diagnostikatu zioten medikuek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Badirudi absentak Aljeriako gerran (1830-1843) hartu zuela lehenengo aldiz geroztik galdu ez duen ospea eta sona, armada frantseseko soldaduek heste-zizareak hiltzeko botika bezala erabili zutenetik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

5 irud/hed

Emakume batzuk bihozberak dira eta kontutxoak eginez ukituko dute zure hankartean burumakur eta hilik dagoen zizarea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

Hemen geldituko nintzela tripetako zizareak jaten, lagunak nire amari koipea ematen dion bitartean?, esan zidan zakar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 122. orr.

Aitatxok esaten du gezurtiak direla unibertsoko zizarerik likitsenak. Sei ginebrakada edan eta hamalau bat zigarro erre ondotik, gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 219. orr.

Potzolo zizare ustela, telefonotik erran-merranetan, atso iharrak bezala goizeko hamaika eta erdietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Schenker doktorea tipo higuingarria zen, inolako duintasunik, inolako eskrupulurik gabeko zizarea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

Garrasi egin zuen minbiziaren zizarea bularrean zeramala jakin zuenean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 101. orr.

6 (irain hitz gisa)

Zizarea! -oihukatu zuen Sarumanek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

-Nire zelatan ibili zara, zizare hori!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

-Berriz ere ahoa zabaltzen baduk, zizare horrek, patatekin gosalduko diat hire mihi nazkagarri hori.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 104. orr.

Bere burua Ospitaleko Ama Etxeko aparkalekuan ikusi zuelarik lotu zitzaidan: "alua!, zizarea!, putakumea!".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Madarikatu hori, Snaga, zizare nazkagarria!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.

Zizare irendua! -egin zidan oihu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Sartu lokatzetan hondo-hondoraino, Peaceful, horkoxea haiz-eta, zizare ziztrin nazkagarria!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

-Eta hik ohore hori amestu ere ezin, zizare alaena!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

7 zizare belar konposatuen familiako belar landarea, zurtoin bigunak eta usain leuneko loreak dituena, heste zizareen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Artemisia abrotanum).

Berbena-belarrez eta zizare-belarrez egindako koroatxoak janzten omen dituzte buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zizare belarrez (3); zizare bila (3); zizare ziztrin (3)

zizarez betetako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus