Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizelkatu, zizelka(tu), zizelkatzen 1 du ad zizelaz landu.

Harrietan lege honen xedapen guztiak idatziko dituzue, argi eta garbi zizelkatuz.  Elizen arteko biblia   Dt 27,8

Harlauza zizelkatzen ari zen gizona epitafioa idatzitako paper orria eskuan zuela hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Harlosak alde bietatik idatziak zeuden, aurretik eta atzetik: Jainkoak berak eginak ziren harlosak eta haietako idatzia ere Jainkoak zizelkaturiko idatzia zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 189. orr.

Hartu gero bi onize harri eta zizelkatu haietan Israelen hamabi semeen izenak.  Elizen arteko biblia   Ir 28,9

Ziriak hitzak zizelkatu nahi izango dituenean, ezko izoztua mila zatitan hautsiko da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.

Gizon bat epitafioa zizelkatzen ari zen hiru hizkuntzatan, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta.      - 0. orr.

Bigarren solairuko balkoiak lehenengo solairuko balkoia estaltzen du eta leundu eta zizelkaturiko habetxo zoragarriek alegeratzen duten teilatuaren hegal zabalak babestua dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Ikusten da estatua handiak dauzkatela harrigarriro landuta, eta beste irudi txiki asko eta loreak eta akanto-hostoak, dotore asko zizelkatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Judaren bekatua burdinazko eztenaz idatzia dago, diamantezko puntaz zizelkatua.  Elizen arteko biblia   Jr 17,1

Orgaren zabalunetan, euskarrietan eta paneletan hegadun izaki, lehoi eta palmondoak zizelkatu zituen Hiramek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,36

Data hau harrian zizelkaturik: 1776.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hala zioten harrian zizelkaturiko hitzek: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 95. orr.

Beheko solairuan taberna bat zegoen, aurrealdean beltxarga txuri baten irudia zuena, zurean zizelkatua, labankada batez edo alderik alde zarrastatua baina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Santiagoren itxura harrigarria, brontzean zizelkatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

Gogotik so egin dio hurrengo argazkiari, San Jeronimoren irudia, Burgosko katedraleko aulkiteria batean zizelkatua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

Betarte izerditsuan eskultore izengabe batek oinazearen iduria zizelkatu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Marmolean zizelkatu jainko greziar bat bezain eder eta liraina zela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Zurezko obra handi bat zizelkatuko du, 2.20 metra goratasunekoa.  Herria   2005-03-31

Eskultura, batez ere, zizelkatzea da, arbastatzea, kentzea.  Berria - Kultura   2006-01-24

2 irud/hed

Nere eskuekin zizelkatu ditut zure bisaiaren larrua eta ezpainak, amodioak asmatzen zituen ferekek hitzei haragi emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 148. orr.

Adelaren gizatasunak, hain zuzen, barru-barruan zizelkaturik utzi zidan arrastoa, nire izen ezkutuan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 169. orr.

Nire lehendabiziko maite-harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Gizonak, mirailaren aitzinean, zakilaren nabardura eri puntaz zizelkatzen eta ferekatzen zuela, Rachel eta Jacoben kasuari zegokionez argiki ihardetsi zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.

Haren irudia hain neukan barruan zizelkaturik, non aski baitzitzaidan zati bat ikustea, hartan bera osorik ikusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

Ehiza eta nekea-n, berriz, Estankonak «ongi zizelkatutako poemak» bildu dituela esan zuen Patri Urkizu epaimahaiaren bozeramaileak.  Berria - Kultura   2004-10-17

Gogoan zeukan aitarekin eroan zuen hondar solasaren eduki pobrea, behin betirako gogoan zizelkatutakoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Emazteak arratsaldea bere historiaren kontatzen pasatu zuen, hitzak hautatuz, sailkatuz, erran beharrekoa zizelkatuz, ene jende ohorearen ez kolpatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Etxe izenak, atari ahantzi zizelkatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

Paper solte bat, egunkari-zati bat, grabaketa bat ahal balitz, edo hilarri zizelkatu bat, egiazko diskurtsoa duena, jatorrizkoa, nolabait esateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Etxaintzinetako edo berdin etxe-barnetako lan zizelkatuak.  Herria   2001-08-09

Parropiako erretoreak esplikatzen dizkit [...] ontzi sakratu borobil horren marrazki zizelkatuak, batez ere kurutze mota guzien formen adierazpenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.

Harri horizko etxe ederrak ageri ziren kalearen alde banatan, armarriez eta irudi zizelkatuez hornituak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Erdiko mahaiaren euskarri, etengabe gorantz tenkaturiko sei beso, balizko hiru emakume-irudi zizelkatuetatik. Ezpain haietan ere baziren irudi zizelkatuak, panel koadratuetan, ez biribiletan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.

So egon naiz ere Santutegiaren aitzinaldeko hamahiru pertsona zizelkatuei Birjina eta apostoluak sei metro gorako eta zazpi ehun kiloko pertsonaiak, brontzean dailatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Renaudasek maitasunez margotu zuen, ez zuen ukitu samurregirik egin belarri txiki gizen eta zizelkatuetan eta, batik bat, eskuetan ere ez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde banatan zizelkatuta (3); batean zizelkatua (4); harrian zizelatua (3); zizelkatu bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus