Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zordun 1 izond zor duena. ant hartzekodun.

Orduan langile zordun horrek etekina aterako dio inflazioari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Arau inplizitu hori errespetatzen ez badu, estatu zordunak arrisku handi bat izaten du, alegia, hartzekoduna herrialde zorduneko barne-arazoetan sartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Estatu Batuek garapen-bideko herrialdeen lekua hartu zuten, beraz, munduko finantza-merkatuetako lehen gune zordun gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Estatu Batuek, munduko finantza-merkatuetan, lehen ardatz zordun gisa Latino Amerikaren lekua hartu izana [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Hartzekodunek eskaturiko ekonomia zordunen erreformaren tresna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

2 (predikatu gisa)

Fernando zordun da Azpeitiko alkatearengana zein markes jaunarengana.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

Dirassar-ek bezala erran nezake: "Hogoi urteren buruan ere zordun gaude Etienne Salaberry-ren alderat".  Herria   2001-08-02

Beti izango nauk zordun hirekin, nola bandera haizearekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 192. orr.

Zordun sentitzen zen Karlekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.

Ordutik, Boezioren zordun da Erdi Aro osoa, hainbeste denboran eragingarriak izango ziren testuak itzultzeagatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Mosketariek miliziakoen zordun balira bezala jokatu dute oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Katabuta ere -azken etxe-, geometriaren zordun da irudian, armiarma bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Jose Antonio Agirre eta Telesforo Monzonen ideologiak egokitu zitzaien inguruaren zordun dira.  Berria - Kultura   2004-12-05

Zordun bainuen anaia, eta haren zorra ez zen nik kitatzekoa, baina lehenbailehen koberatzekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Baina, ai, Patri, zurekin zordun nauzu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 131. orr.

Gonbitatu nautenei, zordun natzaie... -ez diru aldetik, baina haiek nire aldera agertu didaten estimua "itzuli" beharko diet-.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

Nire hobe beharrak eraman zuen Zuzendari txit agurgarria niri walkmana galaraztera, eta arestian esanda dago zein zordun natzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Phips-ek dena galdu zuen, behartsu eta zordun bihurtu, eta etsaiak zelatan zeuzkan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Halatan, arau-hauslea zordun bilakatzen zen kaltetuarengana.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Ez zaitez egin fidatzaile zeure baliabideen gainetik; egiten bazara, jo zeure burua zordun.  Elizen arteko biblia   Si 8,13

3 (adizlagun gisa)

Horretan, Joseba Agirreazkuenaga adiskidearekin zordun nago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 7. orr.

Valentziatik atera zutenekin zordun geratu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

Biziaren zordun, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

4 (izen gisa)

-Diru-mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar. Auzitegiko funtzionarioa, zordunak atxilotzen dituena, kanpoan da zalgurdi batean zain.  Elizen arteko biblia   Lk 7,41

Hartzekodunen eskaeren eta zordunen premien artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Zordunari bost eguneko epea eman zaio borondatezko ordainketa egin dezan.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Ingalaterrako Gutun Nagusiak debekatu egiten du zordun baten lurrak edo errentak hartzea, haren ondasun higikorrak edo pertsonalak zorra kitatzeko aski direnean, eta zordunak eskaintzen baditu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin. Ekonomiari dagokionez, Latino Amerikako zordun handien barne-merkatuen murriztea kaltegarria gertatzen zitzaien estatubatuar esportazioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Zordun nagusiak Errusia eta Hego Amerikako estatuak ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Kontratuen fede onak eta merkataritzaren segurtasunak legegilea behartu egiten dute hartzekoduna zordun iruzurgilearengandik babestera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Babesleku haiek ugaldu egin ziren Grezian: tenpluak, dio Tazitok zordun kaudimengabez eta esklabo gaiztoz beteta zeuden.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Zordun ospea daukagu banku batzuen erruagatik. Hala, maitale betiko, maitasun-zordun betiko bilakatu zen, lur zuriaren gainean.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure zordunei barkatzen (4); herrialde zordunak (3); herrialde zordunek (5); herrialde zordunen (6); zordun da (5); zordun gisa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus