Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

imintzio 1 iz keinua.

Neskaren edozein keinu edo imintzio ederretsiz, haren gaztetasunaz liluraturik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 113. orr.

Imintzioak borondateren irmotasuna erakuts zezakeen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 183. orr.

Geunden-geundenean, imintzio hutsak hondamendia ekartzen ahal zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 103. orr.

Aspaldiko urteetan imintzio biziak, irriak eta hitz-jario oparoak eragiten zizkidan guztia azaletik lerratzen zait orain. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 166. orr.

Imintzio txiki bat besterik ez. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 227. orr.

Hamidak halako imintzio galdetzailez eragin zion buruari. hobeto esanda, beso bat osoa eta bestearen puska zabaldu zituen, nagiak ateratzeko imintzio baldarrez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 117. orr.

Bere jantziak ikusteak imintzio urduria eragin dio. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 85. orr.

Aldi berean bere urrezko erloju handiari josten zion begirakunea, eta sudurra ukitzen zuen imintzio mekanikoetan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 96. orr.

Kapela jasotzeko imintzio labur batez agurtu ninduen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 126. orr.

Lepoa tente eduki beharraren imintzioa baino ez da izan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 90. orr.

Nahigabe, nazka eta desilusiozko imintzio bat ikusi zion aurpegian. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 39. orr.

Gero imintzio egin nion ezpainak zimurtuz. hatz-muturra aurpegian jarri eta goitik behera labanaz mozteko imintzio eginez. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 38. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txitxikov, galdera-imintzioa marrazturik aurpegian, zain geratu zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 173. orr.

Knot jaunak kilimusi egin zuen, zeremonia-imintzio isilez. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 147. orr.

Harridura imintziorik gabe erantzun dio. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 46. orr.

Irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik.Umeek harridura imintzio nabarmenak egiten zituzten. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 19. orr.

Etsipen imintzioa egin zuen gizonak. Josu Landa   «Odolbildua» - 78. orr.

Aurpegi-imintzio eta keinu bitxiak egiten zituzten pertsonen kasuak edo nahi gabeko zantarkeria eta biraoak botatzen zituztenenak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 91. orr.

Eta buru imintzio bat egin zuen, "Zatoz" esan nahi balu bezala. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 175. orr.

Kezka imintzio bat eginik, gaineratu zuen [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 319. orr.

Raduan Husainik gaitzespen imintzio bat eginez begiratu zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 126. orr.

Agureak, asaldura imintzio bat eginez, erresuminez esan zuen: […]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 167. orr.

Bi besoekin karpeta estutu zuen laineza imintzio bat eginez. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 83. orr.

Don Pedrok disgustu imintzio bat egin zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

Gizontxoak nahigabe imintzio bat egin zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 190. orr.

Kolpe imintzio batzuk egin zizkion. Josu Landa   «Odolbildua» - 54. orr.

Lehengo handinahi imintzio, eta garaipen eta oldarkortasun berberarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 203. orr.

Salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 301. orr.

Apal imintziozko zirkin bat egin zuen gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 208. orr.

3 imintzio bat egin

Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 41. orr.

Neskak, atzerakako imintzio bat eginik, begiak jaitsi zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 263. orr.

Lisak erdeinuzko imintzio bat egiten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 205. orr.

· (izenondoekin) Ukabila airean itxiz imintzio garratz bat egin zuen amonak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 94. orr.

Amorruz eta suminez, bat-bateko imintzio zakar bat egin zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 368. orr.

Esku batarekin ezpainak estali zituen, negar aieru bat, imintzio mutu bat eginez, besterik gabe. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 67. orr.

4 imintzioa egin

Berari buruaz imintzioa egin, eta oinez jarraitu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 146. orr.

Esku gainarekin bekokia estutuz diva baten alditxartzearen gezurrezko imintzioa eginez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 39. orr.

Fusilaketaren imintzioa egin behar dute. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 161. orr.

Harritu imintzioa egin zuen Joanesek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 39. orr.

Gustatu zaiolako imintzioa egin du, ezpainak mihizkatuz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 166. orr.

Mimo-imintzioak egin nizkien. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 150. orr.

Altxatzeko imintzioa egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 135. orr.

Pepponek joateko imintzioa egin zuen baina On Camillok ez zion alde egiten utzi. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 325. orr.

Gizon potoloak Lainezi sabelean ukabilkada jotzeko imintzioa egin dio. nik gainean tu egiteko imintzioa egin dut. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 92. orr.

Joateko imintzioa egin zuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 12. orr.

Berak, bere aldetik, burua makurtzeko imintzioa egin zien. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 32. orr.

Esku bat luzatu zuen, barkamena eskatzeko imintzioa eginez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 166. orr.

· (ezezkoetan) Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 94. orr.

Ez zidaten geratzeko imintziorik egin. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 63. orr.

Olaf Pollackek enbidoa boa dio McEweni, baina etapa garailea ez du mugitzeko imintziorik egin. Berria - Kirola   2006-05-10

5 imintzioak egin

Mugitu ordez imintzioak egiten dituzte, ez dute posturarik, jarrerak baizik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 213. orr.

Imintzioak egin genizkion Gwilymi eta gatza bota genion tera. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 36. orr.

Dabidek eta biok [...] baiezko imintzioak egin genituen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 13. orr.

Gelditzeko imintzioak egin zizkigun parera iritsita. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 79. orr.

Zorabiatzen ari zirelako imintzioak eginez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 20. orr.

Ikustekoa zela haien malgutasuna zerutik ia lurreraino abiada bizian jaitsi, bonbardaketen eta tiroketen imintzioak egin, eta berriro ere oso denbora laburrean altura hartzeko orduan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 121. orr.

Dantza geldi baten pauso nagiak edo imintzioak egiten dituzte, gorputza emeki eta malgutasunez mugituz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 35. orr.

Ez duk oso harritzekoa ere, ezen ene osaba Danimarkako errege duk, eta ene aita bizi zelarik aurpegira imintzioak egiten zizkiotenek hogei, berrogei, berrogeita hamar, ehun dukat dituzte orain ordaintzen beraren erretratu miniaturazko batengatik. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 936. orr.

Esku librearekin airean imintzio haserreak eginez. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 23. orr.

Imintzio urduriak eginez. Iban Zaldua   «Traizioak» - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus