Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jostaketa (62 agerraldi, 19 liburu eta 5 artikulutan; Hiztegi Batuak josteta hobesten du) 1 iz josteta. ik jolas.

Paolak asmatutako jostaketa zen, eta gehiena bera eta Mario aritzen ziren hartan, baina noiz edo noiz gure amak ere hartzen zuen parte. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 123. orr.

Jostaketak hasteko seinalea zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 315. orr.

Haientzat beste jostaketa bat besterik ez baitzen tortura hura. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 321. orr.

Catherineren behatzek ere Josebaren soina ferekatzen zuten, ahoak jostaketa urtsuak egiten zizkion belarri atzean. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 60. orr.

Jostaketa luze eta samur baten ondotik, Rubenen arnasketa geldoa ohetik datorkidala, [...]. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 286. orr.

Jendeak uste du gero zutikako bost ebakitzea jostaketako kontua dela. Berria - Kirola   2006-04-08

Jostaketaren bidez, esperimentatzen. Berria - Kultura   2006-01-12

2 (hitz elkartuetan)

Zabedieroko kanpamentuko soldadu sail bat harekin batera etorri eta plazaren bi aieketan hedatu ziren lerroz lerro, jostaketa lekua baino utzi ez zutela erdialdean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 309. orr.

Lan, ikasketa, kirol eta lagunarteko jostaketa urteak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 11. orr.

Ekintza filmetarako zinemak, bideo-joko aretoak, teatro erakargarri baina ez serioegia, jantoki azkar eta merkeak, eta antzeko hainbat jostaketa-bide. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 185. orr.

Hiru mutil koskorrek erreka ertzean jaulkitzen zituzten algara eta jostaketa garrasiek -eta zaldien irrintziek, txakurren zaunkek- areagotu egiten zuten argitasuna: Iruainek leku eder, lasai eta alaia ematen zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 86. orr.

· Ikusi dugu nahikoa dantza eta nahikoa lehoi-jostaketa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 275. orr.

3 jostaketan jostetan, jolasean.

Mintzatu bitartean jostaketan aritzen zen bizarrarekin eta txalekoko botoiekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 91. orr.

Katuren batekin jostaketan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 17. orr.

Katuaren eta arratoiaren jostaketan ote zebilen berarekin? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 211. orr.

Sagarrondo ugari zituen lur puska baten ondotik, malamut atseginak inguruan saltoka eta jostaketan genituela, muino batean gora jo genuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 98. orr.

4 jostaketa-zale

Donostiarrak jostaketa zale amorratuak zirela. Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jostaketan aritzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus