Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desfilatu, desfila, desfilatzen 1 da-du ad pertsona ilara bat jendaurrean igaro, bereziki soldadu talde bat agintarien aurrean.

Soldaduek diziplinatuago desfilatzen dute musikaren konpasean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 56. orr.

201. Eskuadroia, Ozeano Barean ohorez jantzia dena, hiriburuko kaleetan barrena desfilatu zuen, kaleok loriazko dardaretan zirelarik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 224. orr.

Gay eta lesbianen altxamendu egun hartaz geroztik 30 urte bete dira aurten eta desfilatzen duten polizia homosexualek jasotzen dute txisturen bat, txaloak nagusi diren arren. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 173. orr.

Eta meza bukatu zenean, denak jarri ziren ilaran umeen atzetik, eta segizio isila herrian zehar desfilatu zen, plazaraino. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 325. orr.

Barne patioa zalapartatzen zuten haur logaletuak nire begi paretik desfilatu ziren, banan-banan, beren guraso birika-handiekin batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 347. orr.

Pasodoblearen martxan desfilatu genian gorpuaren aurretik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 105. orr.

Burua tente desfilatu genuen, ondo ari ginelako eta bagenekielako nor eta zer ordezkatzen genuen. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Dantzariek, musikariek eta sasi-epaiketan parte hartu behar zuten akusatu, epaile, abokatu eta guardia txantxoek kalerik kale desfilatzeari ekin zioten plazarako bidean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 442. orr.

Nazien aldeko Dibisio Urdineko kide ohi batek desfilatu izana gaitzetsi zuten hainbat ordezkari politikok. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Berrehun eta berrogeita hamar mila pertsonak desfilatzea espero da eta beste hainbat ikusle izatea errepidearen alde bietan banaturik. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 172. orr.

Jaizkibel konpainiak goizez eta arratsaldez desfilatzea lortu du aurten. Berria - Harian   2005-09-09

Txinan, Iraultza Kulturalaren garaian zeuden, eta guardia gorriak zebiltzan kaleetan desfilatzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 51. orr.

Jainkosa grekoen biluztasunak eta gazteluko dama erromantikoen brokatuzko soinekoak bere aurrean desfilatzen ikusiko balitu ere, ez zen hain zoriontsua izango. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 254. orr.

2 irud/hed

Mugitu gabe desfilatzen hasia zen, martxan ari balitz bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 91. orr.

Arratsean, Dudleyk harro desfilatu zuen egongelan uniforme berriarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 34. orr.

Anitzek, txantxetan, "asfaltoko soldaduak" erraten diete, zeren, uniforme beltza janzteaz eta desfile ikusgarriak antolatzeaz aparte, sekula ez baitute beren ustezko balio militarrik erakutsi. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 98. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arratsaldean ere desfilatu (3); aurrean desfilatzen (3); desfilatzeko baimena (3); desfilatzeko eskubidea (3); eta desfase (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus