Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immolatu (orobat inmolatu), immola, immolatzen 1 da/du ad Jainkoari eginiko opari gisa hil.

Serhane Ben Abdelmajid Fakhet [...] joan den larunbatean Leganesen (Madril) immolatu ziren ustezko ekintzaile suiziden artean dagoela adierazi zuen atzo Espainiako Barne ministro Angel Acebesek. Berria - Mundua   2004-04-06

Zinguak, Angolako erreginak, izan den emakumerik ankerrenak, beren maitaleak inmolatu egiten zituen, berarekin gozatu bezain laster. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 154. orr.

Bere gorputz atal guztiak eskaintzen zituen opari, eta, gure alde immolatua izan den Bildotsa hartzean, bere espiritua immolatzen zuen, bere bihotzeko aldarean itzaltzen ez zen sutan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 405. orr.

Gaur egun, zinismoa besterik ez luke sortuko belaunaldi gazteagoetan "Beste" nagusi horren aldarean, "España una, grande y libre" betiko izan dadin, giza sakrifizioak immola daitezkeela pentsatze hutsak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 50. orr.

Aberriaren alde bere burua inmolatzera bultzatzen du, ekintzaren aurreko fanatismoa delarik beren saria. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 73. orr.

2 irud

«Lan-Ikuskaritzan immolatu nahi duen enpresabururik ez da», salatu du. Berria - Euskal Herria   2004-10-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Immolatuaren patua are larriagotuko zen, zalantzarik gabe, hala jokatu izan banu. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus