Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dantza 1 iz gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena; dantzatzea.

Egia esan dantza haiek ez zuten musikarekin zerikusi handirik, baina berdintsu zitzaien. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 142. orr.

Sarri, nahi baduk, dantza bat emanen diagu elkarrekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 33. orr.

Justinak dantza eten gabe, jende mordoarengandik aparte eraman zuen Joanes. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 155. orr.

Dantza utzi eta elkarri begiratu zioten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 422. orr.

Lantzarien dantza amaitu zenean, gelako bazter urrun batera alde egin zuen Gabrielek. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 283. orr.

Serorari besarkada bat emateko gogoa nuen, gerritik heldu eta gelan barrena dantza eragiteko gogoa! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 235. orr.

Aretoko dantza, jaialdi fin eta mugatuetarako grina biziagoa zuen jende hark. Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Ezin lizunagoak dira beltzen dantzak... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 604. orr.

Ez al zaizu ene dantza gustatu? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 279. orr.

Liburuetan babestu nintzen, musikan, pinturan, dantzan. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 52. orr.

ik beherago 6. 13967

Hurrengo egunean jai zen, eta neskalagun batzurekin Cormondera joan nintzen dantzara. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 97. orr.

Biolina eskuetan hartu eta jotzen hasten zen itsua, dantzarako piezak gehienetan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 71. orr.

Zinema aretoa, jaietan dantzarako erabiltzen zena, herri sarreran zegoen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 167. orr.

Gustatzen zaizu dantza? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 23. orr.

2 (izenondoekin)

Ez zen baltsea, dantza dotoreago eta landuago bat baizik, naturalagoa ere bai, baltseak duen artifiziorik gabea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 264. orr.

Bernardinok zigorrada batez abian jarri zituen zaldiak, trostan baino dantza geldian gehiago. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 248. orr.

Zeunerrek, komisarioaren aurrean kokiltzeke, bere hitzen dantza armoniatsuari eutsirik, ordu arteko ahaleginek hutsa izan zutela ondorio erantzun zion. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 192. orr.

Zazpi bikotek-edo, dantza lotuan egin omen zuten. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 66. orr.

Dantza askatuan hasi dira gutariko bi, astiro-astiro, beren adinari dagokion maneran. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 235. orr.

Dantza pribatuak eskaintzea bezeroei gela ilunetan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 157. orr.

Dantza garaikidea, klasikoa, tangoa eta flamenkoa ikusteko aukera. Berria - Kultura   2004-01-02

Dantza flamenkoa gustatu egiten zitzaion, eta kantua ere bai, kantu soila zenean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 51. orr.

Dantza sakratu dionisiakoa da hori noski, ez dantza friboloa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 226. orr.

Egongelan, gau-tximeletak bere dantza eroarekin jarraitu zuen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orkestra, koroa eta dantza-taldea prest omen daude. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 15. orr.

Neure burua ikusi nuen bertan, baleen aurrean biolina joz, baleen dantza-zuzendari bilakaturik, baleen jaun eta jabe. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 258. orr.

Lasterka iragan zen dantza-aretotik, baltse arin presatia dantzatuz bezala. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 34. orr.

Emakumeak dantza-zapatilak erantzi zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 376. orr.

Dantza-urrats laburrak eginez haienganantz zihoala, zeta arrosazko soineko batekin. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 425. orr.

Dantza jauziak zituen bereziki laket. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 176. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean, salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 301. orr.

Karmen dantza-doinu alai bat hasi zen eskuz mahai gainean jotzen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 51. orr.

Zineman agertzen diren pertsonaia horien moduko jendea, motorrak eta dantza-musika lagun duela ibiltzen dena. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 78. orr.

Han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana, Ifarkoia hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 34. orr.

Amaren dantza-zaletasunaren berri banian. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 36. orr.

Lerroek dantza-balantza egiten zuten begion aurrean. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak, goraipamenezko klake-dantza, Pamelaren amultsutasun gogoangarriaren laudorio luze-luzea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 165. orr.

Lehengo suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 162. orr.

Herio-dantza baterako albiste ematen zuen -eguna, ordua, lekua...- bertatik atera nuen txartelak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 9. orr.

Gorputz biluzien besarkada eta mugimenduak heriotza-dantza bat iruditzen zitzaizkidan. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 11. orr.

Nerea gerri dantza harrigarriari jarraitzen zitzaion, oinak lurretik jasotzeke. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 227. orr.

Kate-dantzan joaten ziren soroetan gaindi. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 155. orr.

-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart, zalaparta entzun baita puska batean, baina hortik aurrerakoan ez zakiat ezer. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 137. orr.

Ordu erdiko kanpai dantzaren ondoren. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 233. orr.

Talde dantza inprobisatu bat gero, eta gizonezkoek pauso berriak asmatu zituzten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 69. orr.

5 irud/hed

-O, makil-dantza ederra emango nizuke nik! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 297. orr.

Lopeztarrekin, Ternitarrekin eta Olivetti ingeniariarekin ere izan zuen gutun-dantza. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 94. orr.

Gizonezkoak emakumezkoekin dantza alaian hasten ziren, mihi eta esku dantza lizunean segidan, sabel dantzan gero. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 220. orr.

Ez dizut hitz egin garai hartan izan zen salatari-dantzaz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 137. orr.

Emakumeen aurretik igaro zen, berari begira zeudenik ohartzeke, haien soinekoen kolore-dantza [...] ikusteke. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 141. orr.

Su baten gar-dantzari begira. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 187. orr.

Langabeziaren zifren dantza. Berria - Harian   2006-01-08

6 dantzan1 adlag ik dantzaka.

Dantzan eta kantuan geratu ziren besteak. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 132. orr.

Dantzan ez ezik jauzika hasi zen: hegan ere egin izango zukeen ahal izatera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 277. orr.

Non ikasi dun dantzan? -galdetu zion Denverrek. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 111. orr.

Dantzan erakutsiko didazu, ama? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 38. orr.

Plazan bildutako jendea, une horretxen zain egon izan balitz bezala, dantzan hasi zen, mutila neskatxarekin, senarra emaztearekin. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 78. orr.

Llum kilikagarri hasten da dantzan, eta Joanek jokoa segitzen dio. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 44. orr.

Soinu-jotzaile handi bat entzun dut, jendetza ikaragarria dantzan jartzeko gai izan dena, kantatzen ez duen pandero-jotzailea lagun hartuta. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 218. orr.

Gizon-emakumeak elkarrekin dantzan segitu zuten, bueltaka eta bueltaka denboraren gurpilean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 92. orr.

Soineko loratudun emakumeak, eta [...] gizon tripadunak dantzan ikustea nostalgiaren aldareko erritual baldarra iruditzen zaio. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 52. orr.

Dantzan ari da gaixoa, ahizpari helduta, irribarrea ezpainetan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 168. orr.

Zetazko belo berdeak jantzirik dantzan ari zen emakume bat ikusi zuen Ellenek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 459. orr.

Azkoitiko joera, dantzan suelto, elkar ukitu gabe, zuan paradisua, eta Zumarragako balseoa, aldiz, infernua. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 29. orr.

Azkenik printzesa bat geratu omen zen dantzan: zurian zuri, dena zuriz jantzita. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 32. orr.

Pozez daude baserritarrak, beren arteko batek, dantzan artajorran baino hobeki zekien neska pinpirin hark, dantzaririk onena izatea lortu baitu Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 13. orr.

7 dantzan2 irud/hed

Eskaileretan gora hasi zen arinka, tripa lodia dantzan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 103. orr.

Nire titiak handiak dira eta soinekopean dantzan ikustea gustatzen zait. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 58. orr.

Pausoak gero eta hurrago, kandela argiaren garrak dantzan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 25. orr.

Haizerik gabeko egun petoa da; hostoak dantzan jartzeko adina ere ez dabil. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 84. orr.

Zigarroa eskuan eta txiklea ahoan dantzan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 79. orr.

Hara-hona zebilen, mingaina dantzan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 19. orr.

Emakumearen agerpenak, begia alaitzeaz gainera, dantzan jarri zion bihotza. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 168. orr.

Ilehoriaren afera buruan dantzan irten zen kalera. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 65. orr.

Zeren eta bi izen haiek bainituen burmuinetan dantzan... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 315. orr.

Bere baitan bozkarioa dantzan zebilkiola, masailgorritu egin zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 240. orr.

Letra beltzak dantzan zebilzkion begien aurrean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 37. orr.

Indar guztiak dantzan jarriz saiatu zen Gabriel bere asaldura ezkutatzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 282. orr.

Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 204. orr.

Edurneren irria dantzan jarritako kriskitina zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 320. orr.

8 dantza egin [271 agerraldi, 88 liburu eta 49 artikulutan; Egungo testuen corpusean 593 agerraldi]

Zein ondo egiten duzun dantza! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 423. orr.

Neskarekin estu-estu dantza egiten saiatu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 413. orr.

Musika harekin dantza egiten ez zuena hilda zegoen barrutik. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 27. orr.

Zertara joaten da osaba Miarritzera? Parisko turista andreekin dantza egitera? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 234. orr.

Norekin egin huen dantza? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 99. orr.

-Dantza egitera gonbidatu beharko nauzu -esan nion lotsagabe-. al duzu, mesedez, nire emaztea dantza egitera? Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 186. orr.

Lurrean saltoka hasi zen, kriskitinak joz eta doinu bat kantatuz dantza egiten zuen bitartean. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 26. orr.

Afro-amerikarrek ostera, lurrerantz, sustraietarantz begira dantza egiten ditek... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 165. orr.

Batzuetan, biluzik dantza egiten dute, eta biluzik agertzen dira aretoan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 116. orr.

Bada Azkoitian, kaskailuak izan, debekatua zegoela dantza helduta egitea, baina Zumarragan libre. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 29. orr.

Dantza egitea ere zahartu egin den festa-jokoa da. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 55. orr.

· Dantza pixka bat egin behar dugu gure andregaiok beste batzuekin joan baino lehen. zuhaitzetatik txirulak moztu eta, horiekin sortutako doinuekin, dantza estasiraino egiten duen umea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 363. orr.

Eta han dantza ulergaitzak egiten dituzte ilunabarrera arte. Txillardegi   «Labartzari agur» - 86. orr.

Baina azken batean animaliak gara eta apareamendu dantza ere egin behar dugu, geure erara, jakina. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 22. orr.

· Batzuetan hitzek ahotik irten eta dantza bitxia egiten zuten, ia gure muturren aurrean, saguzarrak balira bezala. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 64. orr.

Lerroek dantza-balantza egiten zuten begion aurrean. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 62. orr.

Ispilu inguruko bonbilla ugarien argitasun gorrikarak dantza egiten du Kattalinen tutu-jantzian. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 14. orr.

· Miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 260. orr.

9 dantza eragin ik dantzaratzi.

Serorari besarkada bat emateko gogoa nuen, gerritik heldu eta gelan barrena dantza eragiteko gogoa! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 235. orr.

Danborra jo, herriko zaldirik ederrenetako biri dantza eragiteko jotzen zuten, bizkarrean bi haur antzinako militar jantziak zituztela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 81. orr.

· irud/hed Upelari su emanda, hagaren biran bueltaka dantza eragiten zioten upel sutuari, oihu eta txilio etengabez lagunduta Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 253. orr.

10 dantza-lagun (orobat dantzalagun) iz norbaitentzat, dantzaren lagun duena. ik dantzakide.

-Zer begizko klase egin didazu, erabat honela itsutzeko? -galdegin zion mutilak dantza-lagunari, begiak zabal-zabal, irrika are zabalago. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 162. orr.

Berehala gizonezkoak emakumezkoa hartu zuen dantzalagun eta bueltaka hasi ziren denak nahasian. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 154. orr.

Pianoa jotzen hasi zirenean, dantza-lagun baten bila abiatu ziren mutil guztiak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 92. orr.

Musikaren amaierarekin dantza-lagunak sakabanatu egiten ziren eta galdu bistatik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 71. orr.

11 dantza-mantza adkor dantza.

Ezin bizi eta ezin hil egindako asteetan, eldarnioak zenbat giza irudi ez ote zizkidan ekarri, gisa berekoak, gero ohantzearen inguruan dantza-mantzan aritzen zitzaizkidanak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 181. orr.

12 dantza-saio ik dantzaldi.

Gobernadoreek dantza-saioak antolatzen dituzte beti, bestela ez lukete-eta aitoren semeen begikotasun eta begirunea irabaziko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 237. orr.

Afrika sorkuntzan izeneko ekitaldian kontinente horretako hiru taldek beren lurraldeari buruzko ikuspegi bana ekarriko dute, hiru begirada, hiru dantza saio eskainiko dituzte. Berria - Kultura   2004-03-17

Han ere euskaldun multxo pollita bildu da bertsu eta dantza saio baten ikusterat. Herria   2001-03-22

· Dantza saioetan ere trakets zebilen eta zuzendaria oso haserre zegoen berarekin. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 96. orr.

13 dantza-soka (orobat dantzasoka)

Igandean, goizeko 11-etan, dantza-soka luzea hondartza handiaren bazterrez-bazter. Herria   2005-09-15

Igande huntan eskuz-esku josi dute 90 kilometra luzeko dantzasoka moduko bat, denak eskuz esku judu himnoa kantatuz, erakusteko ez dutela onartzen Jordania hunaindi hori auzoer uztea. Herria   2004-07-29

14 dantzan egin [73 agerraldi, 30 liburu eta 13 artikulutan; Egungo testuen corpusean 136 agerraldi] dantza egin.

Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei. Elizen arteko biblia   Mk 6,22

Dantzan segitu zuten, elkarrekin dantzan egiten zuten aurreneko aldia balitz bezala. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 154. orr.

Dantzan egitea asko gustatzen zitzaidan, baina ez nuen dantzan ikasteko aukerarik izan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 79. orr.

Dantzan egiten zuen erritmoaren legeei batere begirunerik erakutsi gabe. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 59. orr.

Gizon ha, gaztetan, Rufino mutikoaren soinuan dantzan egina zan. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 12. orr.

Zarautzen helduan dantzan egitea libre zen, ez ordea Aian. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 65. orr.

Begira nola egiten duen dantzan! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 217. orr.

Edozein toki dantzan egiteko plaza bihurtzen zuen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 81. orr.

Hainbat aldiz zutik jartzera, makila sorbaldan gurutzatuta dantzan egitera eta danbolin txikia jotzera behartu zuen hezleak hartza. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 59. orr.

Gero, ondoren edo tarteka, dantzan egiteko grina, arropak kendu eta erokeriak egitekoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 19. orr.

Ezkilak eta eskuturrekoak janzten zituen orkatiletan; dantzan egiten zuenean, kanpai hotsa entzuten zen basamortu guztietan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 24. orr.

15 karrika dantza kalejira, biribilkea.

Gero, karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

Goizean karrika dantza egin dute Santiago plazarat. Herria   2001-04-26

Gero, eguerdiko Luzaidera berriz heltzen dira eta karrika dantzan sartzen Herriko Etxe ondoan dagoen Santiagoko plazan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 30. orr.

Karrika dantzan edo martxan sartzen dira Pilota plaza berrian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

· irud/hed Garunak deusetan finkatzeko betarik gabeko karrika-dantza horretan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 36. orr.

Eskalatzailearen bulegotik gerentearenera eta gerentearenetik langile batzordeko buruarengana karrika-dantzan, Anaren andere-xakur, nagusiaren irriñoa sari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

andaluziako dantza (13); antzerki dantza (12); antzerki eta dantza (15); arrola dantza (7); arrola dantza taldeak (6); ataitze dantza (5); azken dantza (8); baina dantza (8); baita dantza (5); bat dantza (7); bere dantza (19); beren dantza (17); beste dantza (10); bi dantza (7); da dantza (26)

dantza areto (5); dantza aretoa (5); dantza arin (5); dantza asko (5); dantza bai (5); dantza baino (5); dantza bat (27); dantza batean (6); dantza batzu (9); dantza bera (7); dantza bereziak (6); dantza berri (6); dantza berriak (6); dantza berrien (9); dantza bietan (11); dantza da (10); dantza ederrak (5); dantza edo (12); dantza egin (59); dantza egin eta (5); dantza egin nahi (12); dantza egin zuten (6); dantza eginez (14); dantza egingo (10); dantza egitea (30); dantza egiteari (6); dantza egiteko (39); dantza egiten (65); dantza egiten zuen (11); dantza egiten zuten (12); dantza egitera (28); dantza elkarte (6); dantza eman (5); dantza emanaldi (6); dantza emanaldia (7); dantza emanaldiak (8); dantza ere (6); dantza eskola (11); dantza eta (247); dantza eta kanta (6); dantza eta kantu (27); dantza eta kantuak (5); dantza eta musika (31); dantza eta soinu (6); dantza ez (8); dantza festibala (7); dantza garaikide (5); dantza garaikidea (17); dantza garaikidearen (19); dantza garaikideko (5); dantza hori (7); dantza horretan (7); dantza hungariarra (6); dantza hura (5)

dantza ikasketak (6); dantza ikastaldi (6); dantza ikastaldiak (5); dantza ikusgarri (43); dantza ikusgarri bat (11); dantza ikusgarria (93); dantza ikusgarriak (20); dantza ikuskizun (8); dantza ikuskizuna (14); dantza ikuskizunak (6); dantza irakaslea (5); dantza izan (7); dantza jaialdia (6); dantza jauzi (12); dantza jauziak (16); dantza klasikoa (8); dantza konpainia (14); dantza konpainiak (13); dantza konpainiaren (6); dantza lana (7); dantza lanak (7); dantza lotua (16); dantza lotuan (6); dantza mota (13); dantza musika (7); dantza pauso (10); dantza pauso batzuk (5); dantza piko (14); dantza saioak (5); dantza sorkuntza (5); dantza talde (19); dantza taldea (54); dantza taldea eta (7); dantza taldeak (83); dantza taldeak bere (6); dantza taldearekin (7); dantza taldearen (25); dantza taldearen ikusgarria (9); dantza taldeko (21); dantza tradizionala (9); dantza tradizionalaren (6); dantza utzi (5); dantza zain (9); dantza zoroan (5)

den dantza (9); dira dantza (6); dituzte dantza (6); du dantza (11); duen dantza (7); duguna dantza (5); dute dantza (10); edo dantza (13); egindako dantza (6); elkarrekin dantza (6); en dantza (5); ere dantza (22); ereintza dantza taldeak (6); ereintza dantza taldeko (8); esku dantza (12); espainiako dantza (6); eta dantza (277); eta dantza taldeak (5); eta euskal dantza (6); eta larrain dantza (9); etan dantza (6); euskal dantza (65); euskal dantza berrien (5); euskal dantza eta (8); euskal dantza ikusgarria (5); euskal herriko dantza (11); ezpata dantza (12); garaztarrak dantza (5); gipuzkoako dantza (5); gure dantza (9); herriko dantza (18); hip hop dantza (6); hop dantza (6)

jendeak dantza (7); jendeak dantza egiten (5); kanta eta dantza (11); kantu eta dantza (39); karrika dantza (5); konduko dantza (8); konduko dantza ikusgarriak (7); kritika x dantza (25); kukai dantza (6); larrain dantza (24); larrain dantza eta (6); lehen dantza (5); mailako dantza (6); maitaldiaren konduko dantza (7); miarritzeko dantza (5); musika eta dantza (34); muskildiko dantza (6); ondotik dantza (5); patxi perez dantza (7); perez dantza (9); polliki dantza (10); soinu eta dantza (14); soka dantza (8); sorgin dantza (5); taldearen dantza (6); x dantza (25); zen dantza (22); zenbait dantza (5); zerain dantza (9); zerain dantza zain (9); zuen dantza (13); zuten dantza (7)

afrikako dantzak (5); dantzak airoski taldearekin (6); dantzak elkarteak (8); dantzak ere (9); dantzak eskainiko (5); dantzak eta (31); dantzak ikasi (5); dantzak izan (6); espainiako dantzak (6); eta dantzak (44); eta euskal dantzak (5); euskal dantzak (71); euskal dantzak airoski (5); euskal herriko dantzak (5); gipuzkoako dantzak (5); herri dantzak (6); herriko dantzak (26); herriko dantzak elkarteak (8); kantu eta dantzak (5); probintzietako dantzak (7); zazpi probintzietako dantzak (6)

ari ziren dantzan (5); aurrean dantzan (5); bat dantzan (15); batzuk dantzan (5); besteak dantzan (5); da dantzan (14)

dantzan ari (118); dantzan ari da (8); dantzan ari dira (5); dantzan ari diren (5); dantzan ari zen (26); dantzan ari ziren (18); dantzan aritu (14); dantzan aritzeko (6); dantzan edo (6); dantzan egin (32); dantzan egin nahi (5); dantzan egitea (9); dantzan egiteko (12); dantzan egiten (13); dantzan ere (7); dantzan eta (52); dantzan eta kantuan (7); dantzan ez (6); dantzan hasi (51); dantzan hasi zen (13); dantzan hasi ziren (10); dantzan hasiko (6); dantzan hasteko (5); dantzan hasten (15); dantzan ibili (10); dantzan ikustea (7); dantzan jarri (34); dantzan jarri zuen (5); dantzan jarriz (5); dantzan jartzeko (12); dantzan jartzen (20); dantzan segitu (9); dantzan zebilen (9); dantzan zebiltzan (9)

denak dantzan (6); dira dantzan (12); edo dantzan (5); elkarrekin dantzan (5); erdi dantzan (6); ere dantzan (13); errenteria dantzan (8); eta dantzan (76); eta dantzan ari (7); eta dantzan hasi (9); gainean dantzan (14); guztiak dantzan (8); hasi zen dantzan (7); hasi ziren dantzan (5); helduan dantzan (5); inguruan dantzan (19); jendea dantzan (11); kantuan eta dantzan (5); kantuz eta dantzan (11); kirioak dantzan (17); nuen dantzan (6); udaberria dantzan (5); zen dantzan (19); ziren dantzan (20); zuen dantzan (8); zuten dantzan (5)

da dantzaren (7); dantzara atera (7); dantzara joan (5); dantzarako musika (7); dantzaren bidez (6); dantzaren eta (9); dantzaren hilabetea (5); dantzaren munduan (9); dantzaren nazioarteko (10); dantzarik egiten (5); dantzarik ez (5); eta dantzara (7); eta dantzarako (17); eta dantzaren (19); eta dantzaz (9); eta dantzek (5); eta dantzen (5); euskal dantzen (8); jendea dantzara (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus