Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immunologiko (orobat inmunologiko) 1 izond immunologiari dagokiona; immunitatearei dagokiona. ik immunitate 4.

Bihotzeko gaitzak eta zenbait gaixotasun immunologiko aztertzeko beste ate bat ireki dutela esan dute Pittsburgheko Unibertsitateko ikertzaileek. Berria - Gaiak   2006-03-28

Antigorputzen tasun immunologikoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 86. orr.

Gai horren aurkako babes inmunologikoa sortuz. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Erantzun immunologikoa bilatzen duen txerto hau esperimentazio fasean dago oraindik. Berria - Gaiak   2004-11-14

Desberdintasun immunologikoak, bi modutara argituak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 129. orr.

Erreakzio immunologiko bat sortzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 162. orr.

2 sistema immunologiko immunitate sistema. ik immunologia 2; immuno 2.

Harik eta gorputzaren sistema immunologikoa gainditzeko teknika hobeak garatu ziren arte. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 243. orr.

Gorputza babesteaz arduratzen diren zelulak -sistema immunologikoa osatzen dutenak- berehala jotzen dute birusaren kontra. Berria - Gaiak   2006-01-25

Sistema immunologikoaren antigorputzak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erantzun immunologikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus