Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desibili, desibil, desibiltzen du ad ibili den bidea kontrako norabidean ibili.

Ibilia desibili eta norabide egokia berreskuratu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 348. orr.

Ibilia atzera berriz desibiltzea da funtsean bertsolariaren teknika hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 24. orr.

Etorri bidea pauso pisuekin desibili du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 113. orr.

Gelditu ere ez zen gelditu, bere urrats nagiekin bat eginez bakarrik ibilitakoa haren ondoan desibiltzeari lotuko nintzelako segurtasun osoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 401. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus