Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inaugurazio 1 iz inauguratzea.

Hiletak, ezkontzak, inaugurazioak, ekitaldi politikoak, omenaldiak, beste hainbat gizarte ekitaldi... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 40. orr.

Burdinbidearen inaugurazioa zela-eta jai handia egin zuten Donostian. Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

Inaugurazio ofiziala gaur egingo da, baina profesionalentzat atzo hasi zen azoka. Berria - Kultura   2006-02-09

Lokalaren inauguraziorako zegoen pentsatua bertso bazkaria. Berria - Kultura   2004-05-18

LABek Zangozan ireki duen bulegoaren inaugurazioan. Berria - Ekonomia   2004-10-09

Inaugurazioko ospakizunean. 10777

Herriko batzokiaren inaugurazioko esku-paper bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 92. orr.

Inauguraziorako [...] dena prest egongo dela uste dute. Berria - Kirola   2004-05-05

Ondoren, inaugurazioa egingo dute, ikurrinaren igoera alegia. Berria - Kirola   2004-05-20

Inaugurazioa publizitate handiz egin zuten agintariek. Berria - Mundua   2004-07-23

2 hasiera ematea.

Augustoren irudian gauzatu ziren forma unipertsonalen sorrera, Printzaldiaren inaugurazioa eta horren ondorengo barealdia. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2004ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartuko du Bjork abeslariak, Atenasen. Berria - Kultura   2004-08-07

San Sebastian egunaren bezperan egin zen inaugurazioko ekitaldia. Askoren artean   «Rataplan» - 77. orr.

Inaugurazio hitzak esan zituenean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 160. orr.

Inaugurazio egunean zuk soinua jotzea gustatuko litzaidake. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 192. orr.

Zerbitzu berria urtarrilaren 19an abian jarriko den arren, urtarrilaren 15ean egingo dute inaugurazio bidaia. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Aldarea sagaratu ondorengo inaugurazio-jairako opariak. Elizen arteko biblia   Zen 7,88

Inaugurazio festan herri osoa zegoen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 148. orr.

Kontzertuaren aurkezpenean, Baluarteko inaugurazio emanaldiaz ere mintzatu zen Maria Bayo. Berria - Kultura   2004-01-03

Ikasturteko inaugurazio hitzaldia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus