Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbaditu, inbadi, inbaditzen 1 du ad herrialde baten lurraldean beste herrialde bateko gerra osteak indarrez sartu.

Napoleonek Errusia inbaditu zuenean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 344. orr.

Alemaniarrek Belgika inbaditu zuten egunetan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 187. orr.

Errusiak Asian duen inperioa osorik inbaditzeko gertu. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 43. orr.

1996an Ruandak Kongoko ekialdea inbaditu zuen. Berria - Mundua   2004-11-21

X. mendean, Malcolm I.a Eskoziako errege zela, jakin zuen bikingoak etortzekoak zirela Eskoziako lurrak inbaditzera. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 147. orr.

Biharamunean, Erresuma Batuak eta Frantziak unilateralki inbaditu zuten Sinai, aitzakia faltsu batekin. Berria - Mundua   2004-12-05

Sei Eguneko Gerran inbaditu eta okupatu zuen Golango Gaina (Siria) eremua Siriari itzultzeko prest dagoela. Berria - Mundua   2004-08-14

Israelgo Armadak Zisjordaniako Tulkarem hiria tankez eta ibilgailu blindatuz inbaditu eta sarekada egin zuen. Berria - Mundua   2004-08-15

Israelgo 20tik gora tankek, 5 bulldozerrek eta hainbat Apache helikopterok inbaditu zuten mendebaldeko errefuxiatu kanpalekua. Berria - Mundua   2004-09-26

Armada sobietarrak Hungaria inbaditu izana gaitzetsi zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 10. orr.

Martetarrak Lurra inbaditzen ari ziren. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 73. orr.

2 hed

Indigenei dagokien lur eremua zein den zehazten ez den bitartean, kolonoek, ehiztariek zein zur ustiatzaileek araren lurrak «inbaditzen eta suntsitzen» jarraituko dutela. Berria - Gaiak   2004-08-20

Igelek inbaditu gaituzte. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 87. orr.

Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu. erresumako ehundegiek banan-banan itxi zituzten ateak, atzerriko produktu merkeagoek herrialdea inbaditu zuten, eta hala bai langabezia nola txirotasuna zabaldu egin ziren hirietan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 20. orr.

3 irud.

Kurduak Kirkuk «inbaditzen» ari direla salatu dute. Berria - Mundua   2004-09-17

Etxeaz jabetzen zen higadura, ordea, muga guztiak gainditzen ari zen, eta, espazioa ez ezik, neure bizitzaren beste alderdi batzuk inbaditzera jo zuen. Arteak inbaditzen zaituenean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 50. orr.

Behin batean, telebistak gure etxeak eta garunak inbaditu baino lehen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 32. orr.

Ez zen politikak hizkuntza inbaditzen zuen lehen aldia. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 11. orr.

Ilunpeek inbaditutako adimenak dagoeneko ez zuen gerran pentsatzen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 114. orr.

Baina orain ulertzen dut bere borondateak hiriaren bihotza bera ere nola inbaditu zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 161. orr.

ELAren ustez, PSOEren lege proiektuak «inbaditu egiten ditu Nafarroako eta EAEko instituzioek gizarte zerbitzuen arloan dituzten eskumen esklusiboak». Berria - Euskal Herria   2006-02-18

4 (era burutua izenondo gisa)

Eskualde inbadituetan barrena abiatuko ziren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 170. orr.

Lurralde inbadituetan zehar eraman beharreko mezu garrantzizkoren batek eragozten zion tsarraren mandataria zela esatea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 285. orr.

Siberiako probintzia inbadituak gezurrezko nortasunaz zeharkatu. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniak polonia inbaditu (3); garunak inbaditu (3); inbaditu baino lehen (3); inbaditu eta gero (3); inbaditu eta okupatu (3); irak inbaditu (11); irak inbaditzeko (6); irak inbaditzen (3); kuwait inbaditu (3); polonia inbaditu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus