Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dagerrotipo iz antzinako argazki aparatua, irudiak metalezko xafla batean finkatzen direna.

Michelangeloren freskoak, ordea, Kapera Sixtinaren horma oso bat hartzen du; Leonardoren koadroak metro bete inguru du; dagerrotipo batek hamar zentimetrorik ez du izaten. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 133. orr.

Margolariek dagerrotipoaren aurkikuntzaren aurrean izan zituzten erreakzioek [...] argi erakusten dute segituan ikusi zutela aurkikuntza hartatik konkurrentzia arriskutsua zetorkiela ordu arte beren alorra izan zuten imitazioaren eremuan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 243. orr.

2 aparatu horrekin eginiko argazkia.

Espresiorik gabeko gizon bizardun baten dagerrotipoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 103. orr.

Dagerrotipoen sasoikoa ematen du agure zahar horrek. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus