Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazlari 1 izond/iz testu ez-literarioak idazten dituena.

Koadernoaren emakume idazlaria, bitartean, esleipenaren zain zegoen enkantegilearen gainetik, idazluma hatzetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 150. orr.

Beltzaran handia ez zen jadanik idazlaria arrainaren pabiloian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 349. orr.

Parra-hostoez apaindurik, auzitegiko idazlaria lehengo moduko koktel bat irabiatzen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 477. orr.

Idazlaria aipatu baitugu, erran behar dut erdarazko liburutto batzu idatzi dituela, bereziki ihiziaz, kontrabandaz eta holako gai herrikoiez, arras alaiak eta irakur errexak, bera zen gizon konplaxentaren hainekoak. Herria   2001-11-15

· 2 iz idazlea.

Liburu honen idazlaria benetan aparta iruditu izan zait beti. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 10. orr.

Estepan Urkiaga -Lauaxeta-, abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan, faxisten eskuetan jausi da, preso. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 88. orr.

3 juduen artean, legea azaltzen duena.

Herodesek, jakinzale, etengabe galdegin zion, eta Jesusek ez zion deus erantzuten; idazlariek eta apaizek isildu gabe salatzen zuten. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus