Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbentario 1 iz pertsona, enpresa edo erakunde batenak diren edo toki jakin batean dauden ondasunen zerrenda egituratua.

Ondarearen inbentarioaren zain. Berria - Kultura   2004-07-08

Inbentarioan sailkaturiko 196 eskuizkribuetatik 147 oinarri harturik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 35. orr.

Maila paradigmatikoan (esan nahi baita euskal hotsen inbentarioan) herskariez gainerako trabarien sailean gertatzen da. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 28. orr.

Inbentarioan "kloruro demonio" izenez zetorren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 212. orr.

IRAk deuseztatutako armen inbentario berriak aurreko desarmeetan egin genituen hirurak barne hartzen ditu. Berria - Harian   2005-09-27

Inbentarioa bururatu zuenean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 197. orr.

Inbentarioak emango dizkigu zenbaki zehatzak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 128. orr.

Zer pentsatuko ote zuten nire noizbehinkako bisitariek ezpain-zapi haiek, paperontzian bota beharrean banan-banan jasotzen eta haien inbentarioa osatzen harrapatu izan banindute? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 81. orr.

Garai guztietako matematikarien halakoxe inbentario bat ezarri beharra zeukan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 79. orr.

IRAk deuseztatutako armen inbentario berriak aurreko desarmeetan egin genituen hirurak barne hartzen ditu. Berria - Harian   2005-09-27

Eusko Jaurlaritzako Industria Ondarearen Inbentarioak «sailkatzeko industria ondare gisa» jasotzen ditu Orconerako etxeak. Berria - Kultura   2004-03-12

2 inbentarioa egin

Neuri zegokidan halaz ere amonaren poltsaren inbentarioa egitea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 71. orr.

Galtzerdien inbentarioa egin behar duzu. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 95. orr.

Berehala, leku hartan zeuden janari guztien inbentarioa egiten hasi zen batetik bestera usainka ibiliz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 250. orr.

Esaterako, ondasunei zegokien atalean, ondasun higiezin eta higigarri guztien inbentario zabal, zehatz eta zorrotza egin zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 30. orr.

Altzuzako bildumaren inbentarioa egin zenean. Berria - Kultura   2004-04-11

Dendari txorrotx batek bere salgaien inbentarioa egingo lukeen bezain xehe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 68. orr.

Berak ere bere aje eta oinazeen inbentarioa egin zigun. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 54. orr.

Lurzorua kutsatu dezaketen enpresak dauden lurren inbentarioa eginda dago dagoneko. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Eskolatik irten eta, sarritan, suscripciones patrioticas deitzen zirenak egin behar genituen, donazioak bildu eta inbentarioak eginez: Juan Mari Anacabe, oilo bat; Irene Uribe, hiru membrillo; Lino Etxaburu, lau konejo; Gregorio Erroteta, lau zaku patata; Anisia Etxenagusia, urdaiazpiko bat, lau botila ardao, zerrikume bat bizirik; aurrekoaren neskameak, libra bat gurin. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inbentarioa egin (9); inbentarioa egiten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus