Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indargarri 1 izond indartzen duena.

Beste haurrek jogurtak eta janari indargarriak jaten dituzte. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 96. orr.

Gozatu aire indargarri honetaz! Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 276. orr.

Gu hil egiten gaituzte (akabatu ere esan ohi da, baina zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 109. orr.

Izenordain indargarrien alorrean hiru sail daude euskalkien arabera: mendebaleko neuk, Iparraldeko nihaurk, eta gainerako hizkeretako neronek. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 197. orr.

Hitz bikoitzak aurkitzen ditugun bigarren sail handia bikoiztapen indargarriek osatzen dute. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 29. orr.

· 2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Paper batzuk zabaldu zituen Joseluren begi aurrean eta, pabilioian zegoen argi ahularen indargarri, linterna batez lerrotik lerrora segitu zion irakurraldiari. Josu Landa   «Odolbildua» - 145. orr.

Hizlariak [...] datu erreal ugari erakusten ditu bere hipotesiaren indargarri. Berria - Kultura   2004-06-27

Horren indargarri datorkio burura kartzelero eta preso, denak elkarrekin nola egoten diren telebista aurrean armonia ederrean. Jokin Urain   «Errotarria» - 187. orr.

Ikaraz zeuden denak; denen kemenaren indargarri, ordea, zurrumurrua zebilen Juan de Panonia [...] prest zegoela halako heresia malapartatua ezestera. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 135. orr.

Kristalinoak kolorea zuzentzeko duen gaitasunaren indargarri gisa, bada pigmentu horiko gune bat erretinaren erdialdean, batez ere argitasun onean zehatz ikusteko erabiltzen dena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 99. orr.

· 3 iz indartzen duen gauza.

Suspergarri edo indargarri kontzentratuen kontsumoa. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 51. orr.

Gogoratu, gainera, pontxea eta indargarria hartzen nituela beti nekatuta nenbilelako. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 184. orr.

Haserrealdi eta pozaldietan edo solas xume batean irten ohi diren esapide asko ez dira, zehaztasunez hitz eginda, indargarriak baino. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Onomatopeikoak zein indargarriak izan, hitz bikoitz batzuek ez dute marraren beharrik, eta halakoetan hitz elkartuak hitz bakunaren antza hartzen du: aitaita, amama, marmar, ñirñir, ttunttun, tuntun, txirritxirri, txirtxir, txortxor... Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horren indargarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus