Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indargetu [22 agerraldi, 14 liburu eta 2 artikulutan] indarge, indargetzen 1 da/du ad indargabetu.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 54. orr.

Bizarginak toaila bero baten azpian indargetu zituen haren hitzak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 372. orr.

Noski, eguzkia indargetzen doan beste, arratseko eta goizeko giro freskoa gero eta nabarmenago. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 395. orr.

Atsekabea indargetu egiten da. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 94. orr.

Etsidura oiharrik ez zen sumatzen [...] euskalduntasuna eta abertzaletasun suharra kolpatuko edo indargetuko bailiran. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 267. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badirudi adin batetik aurrera ardoak bakarrik lortzen duela agureen hainbat atal indargetu eta soraio, eskuen ukimena edo zaporea, adibidez, berpiztu eta bizipoztea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 28. orr.

Hilobian amaitzen da gaiztoen zalaparta eta han aurkitzen atseden indargetuek. Elizen arteko biblia   Jb 3,17

Hotsa atzeko menditik etorri zaio, oso indargetua. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 118. orr.

Hauxe da historia, itzulpenaren eraginez apur bat indargetua, piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus