Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskalifikatu (orobat diskalifikatu g.er.), deskalifika, deskalifikatzen 1 du ad itzala kendu; gaitzetsi.

Atzo arte lagun izandakoak deskalifikatzen dira: "betiko notable eta politikeroak" baino ez omen dira. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 113. orr.

Norbait deskalifikatzeko orduan "nazionalista" deitu eta kito. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 72. orr.

Gure erlijiokoa ez den askotxo dabil jendea munduan, beste gabe deskalifikatu ezin duguna. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 24. orr.

Bertso hori txarra dela, eta, besterik gabe, bertsolaritza osoa deskalifikatzen du Mujikak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 138. orr.

Saiogile bizi eta prestua izan zen, eta modernitateari sistemaz uko egin zion autore klasiko izateak ez luke aski arrazoi izan behar haren jakite maila besterik gabe deskalifikatzeko. Berria - Kultura   2004-01-16

Gernikako Estatutua deskalifikatu zuten argudio berberekin ari dira gaur egun Estatutu Berrirako Proposamena arbuiatzen. Konfuziar filosofia ez zela benetan hil bera sortu zuen gizartearekin batera, baizik eta hibernazio-aldi bat jasan zuela soilik, eta hil ez dena berez deskalifikaturik dagoela "arima" bezala berragertzeko. Berria - Harian   2005-02-02

2 (kiroletan) kanporatu.

Pedreña Hondarribiako estropadan deskalifikatu egin du TKEko Batzorde Teknikoak. Berria - Kirola   2004-07-27

Kanadako Sari Nagusitik deskalifikatu egin zituen FIAk Williams eta Toyota taldeak. Berria - Kirola   2004-06-19

Haatik 1999an odolaren kontrola bat eginik Giroaren finala bezperan, diskalifikatu zuten Italiako atorra arrosa berak zuelarik. Herria   2004-02-19

3 kalifikazioa kendu.

Mendillorriko 3.440 etxebizitzetatik oraindik 2.992 deskalifikatu gabe daudela ezagutarazi zuen kontseilariak; argitu zuen, ordea, etxebizitza horiek guztiak 2007rako deskalifikatuta izanen direla, eta, ondorioz, merkatuaren baldintzen arabera salduko direla. Berria - Euskal Herria   2004-05-27


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskalifikatu egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus