Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

independentzia 1 iz estatu bat osatzen duen herriaren burujabetza.

Subiranotasunaren azken helburutzat jo izan da independentzia. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 53. orr.

Duela gutxi esan zenuen independentzia ez zela aukera, ezta egun bezala jarraitzea ere. Berria - Mundua   2004-04-03

Jainkorik ez delako ideiari, gure independentziaren ideia jarraitzen zaio. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 124. orr.

Euskal Herriaren independentzia. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 111. orr.

Nafarroaren independentziaren aldekoa. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 76. orr.

Bozkatzea Kosovoren independentziaren alde egitea zela esan zuten Serbiako alderdiek. Herria  

Espainiarekiko independentzia. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 30. orr.

Hiri-estatu horrek bi ezaugarri zehatz zituen: burujabetasuna eta independentzia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 220. orr.

Hiriak zituen ezaugarri bereziak (independentzia eta buruaskitasuna) galtzen ari ziren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 221. orr.

Alderdiaren epe luzerako helburua independentzia dela berretsi zuen Iwanek.1956an Pakistanek Indiatik independentzia lortu zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 49. orr.

XVIII. mendearen amaieran independentzia galdu zuela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 64. orr.

Titoren heriotzak eta 80ko hamarkadan komunismoak izan zuen gainbeherak bultzatu zuen Eslovenia independentzia aldarrikatzera. Berria - Mundua   2004-04-30

1991: Sobiet Batasunak Estoniaren independentzia onartu zuen. Berria - Mundua   2004-04-21

Herritar gehienek independentziaren alde bozkatu zuten erreferendumean. Berria - Mundua   2004-04-30

Independentziaren Aldarrikapena irakurtzen ari da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 109. orr.

Independentziari buruzko erreferendum bat egitea hitzartu zuten 1990ean. Berria - Mundua   2006-04-23

Eskoziak eta Galesek independentzia eskatzea demokraziaren aurkakoa dela. Berria - Mundua   2004-04-18

Herrialdea bateratu eta independentziarantz joatea. Berria - Mundua   2004-08-08

independentziaranzko bidea. 11946

Independentziaranzko prozesua moteltzeak eragin du, antza, errepublikanoek babesa gutxitzea. Berria - Mundua   2004-01-10

Independentziarako borrokan. Berria - Mundua   2004-01-17

Independentziarako bidea argi dezake abertzaleen garaipenak. Berria - Mundua   2004-06-29

Independentzia «saihetsezina» dela dio SNPko buru berri Salmondek. Berria - Mundua   2004-09-07

2 beregaintasuna.

Nire independentzia arriskuan jartzen ez zuten esperientziak, guztiak ere. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 37. orr.

Zintzotasun handiko jendea izango da eta egin behar duten lana egiteko independentzia izango dute. Berria - Mundua   2004-02-04

Joseba Azkarragak Ruiz Piñeirori «independentzia eta inpartzialtasuna» eskatu zizkion. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Futbola, bi dendak [...] liburu batzuk... eta nire independentzia ere zainduz, lotura emozional gorabeheratsuetatik eta hurbilegiko harremanetatik urrun. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 233. orr.

Botere judizialaren independentzia zorrotz errespetatuz. Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Bere independentzia pertsonala gordetzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 46. orr.

Erraztiren hitzetan, Batasunak «ez du behar adinako independentzia politikorik ETAren indarkeriarekiko». Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Independentzia ekonomikoa izan da independentzia sozial, afektibo eta sexualerako giltza. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 282. orr.

Gizonak oso urduri jartzen ditu emakumearen independentzia sexualak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 202. orr.

Espainian epaileek independentziaz jarduten dutela nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Horrek erakusten du epai-mahainaren independentzia. Herria   2005-03-03

Elkarteek independentzia galduko dezaketela ohartarazi zuen. Berria - Ekonomia   2004-07-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat independentzi g.er.)

Balkanizazioa edo independentzia gerrak hasi ziren arte, sei errepublikak osatzen zuten Jugoslavia. Berria - Harian   2006-03-12

Kroaziako independentzia gerra garaian. Berria - Mundua   2006-03-11

Aljerrek zein Mauritaniak sahararren independentzia eskubidea babesten dute. Berria - Mundua   2006-04-23

1.700.000 sinadura inguru bildu eta NBEri helarazi dizkiote, independentzia erreferenduma egin ahal izatea galdeginez. Berria - Mundua   2004-12-26

Amerikako independentzia mugimenduak Ozeano Bareko ardatza jarraitu zutela esan zuen Chavezek. Berria - Mundua   2004-01-14

Eskoziako Alderdi Sozialistak Legebiltzarraren egoitza ondoko muinoan independentzia aldarria egin zuen. Berria - Mundua   2004-10-16

Independentzia aldarrikapenak ugaritzen joan ziren. Berria - Harian   2005-03-15

Independentzia adierazpenaren egunean. Berria - Kultura   2004-04-28

Eskoziaren independentzia eskaera babestu dute Bilbon. Berria - Euskal Herria   2004-10-10

PAEk palestinarren independentzia eta burujabetasun asmoak islatzen ditu. Berria - Mundua   2004-11-18

Herri haiek gobernu zibilean beren independentzi espirituaren zati bat galdu zutenean, eta erregeak Estatuan ordena publiko hobea jartzeaz arduratu zirenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 291. orr.

Egia da gizonak bere independentzia-espiritua garatuko duela. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 35. orr.

Nire berezko independentzia-egoerara itzuliko naiz, libre eta zoriontsu biziko naiz denbora batez. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 81. orr.

XXI. mendea ez da independentzia garaia, interdependentzia eta partekatutako burujabetzaren garaia baizik. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eliz independentzia gordetzea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autonomia eta independentzia (4); botere judizialaren independentzia (7); epaileen independentzia (4); erabateko independentzia (7); eskoziaren independentzia (4); euskal herriaren independentzia (20); gure independentzia (5); herriaren independentzia (22); independentzia aldarrikatu (30); independentzia aldarrikatu zuen (10); independentzia aldarrikatuko (5); independentzia aldarrikatzeko (10); independentzia aldarrikatzen (15); independentzia barne (5); independentzia behar (6); independentzia bilatzen (5); independentzia ekonomikoa (18); independentzia erreferenduma (4); independentzia eskatzen (6); independentzia eskuratu (12); independentzia eskuratu zuenetik (4); independentzia eta sozialismoa (11); independentzia gerra (5); independentzia izan (6); independentzia izango (5); independentzia lortu (53); independentzia lortuko (6); independentzia lortzeko (12); independentzia lortzen (7); independentzia nahi (19); independentzia onartu (6); independentzia osoa (4); independentzia politikoa (4); justiziaren independentzia (10); kataluniaren independentzia (4) kieveko independentzia plazan (4); subiranotasuna eta independentzia (5)

euskal herriaren independentziaren (4); independentziaren aldarria (5); independentziaren alde (61); independentziaren alde borrokan (5); independentziaren alde bozkatu (4); independentziaren aldeko (76); independentziaren aldeko borrokan (6); independentziaren aldekoa (9); independentziaren aldekoak (16); independentziaren aldekoak dira (6); independentziaren aukera (6); independentziaren bidean (6); independentziaren eta sozialismoaren (4); independentziaren plazan (4); independentziari buruzko erreferenduma (5); kosovoren independentziaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus