Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indibidualismo [42 agerraldi, 15 liburu eta 12 artikulutan] iz gizabanakoaren eskubide eta ikuspegiak garatzeko edo indartzeko joera. ik indibidualtasun; indibidualitate; norbanakotasun.

Indibidualismoa da askatasun pertsonalaren babesik onena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 55. orr.

Gizakiak berezkoa al du indibidualismorako joera? Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 76. orr.

Egoera iragankor honetan, gizarte-hutsunea indibidualismoak betetzen du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 167. orr.

Bi muturrak, indibidualismoa eta estatalismoa, gaitzetsi ondoren. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 121. orr.

Indibidualismoaren eta komunitarismoaren arteko eztabaidarako. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 183. orr.

Indibidualismo unamunoarraren fruitua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 26. orr.

Autoritarismo eta nagusikeria guztien erro-errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat... Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 38. orr.

Murrizketarik gabeko indibidualismo ekonomikoaren Eszilaren eta ekonomi jardueraz Estatuak egindako kontrol totalitarioaren Karibdisen artean bidea zabalduz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus