Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dagoeneko (4002 agerraldi, 227 liburu eta 1723 artikulutan; Egungo testuen corpusean 43.895 agerraldi) 1 adlag hitz egiten den mementurako. ik jadanik; honezkero; ordurako; gaurgero. (aditza orainaldian)

-Dagoeneko ez da atzo; bihar ez da heldu. 16788

Hirurak dira dagoeneko. 16789

Dagoeneko asko aurreratu dugu. 16790

-Dagoeneko denda itxi duzu? 16791

Dagoeneko ekin diot beste bati, Miss Prism. 16792

Dagoeneko jakina denez, Biarritzeko ikastaroak uztailaren 2etik 6ra bitartean egingo dira eta Iruñeakoak 16-27 bitartean. 16793

"Dagoeneko gogor erasan diola zirudik", egin zuen bere artean. 16794

Baina dagoeneko jarri ez badiote, malo; edo bueno, Rokeri hala gustatzen bazaio. 16795

Etxeko gazteena Kaxilda zen, dagoeneko esan ez badut. 16796

Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Gainera, ez dira umeak dagoeneko. 16797

Horra hor Frantzisko dagoeneko biluzik, etsai biluziarekin borrokatzeko prest. 16798

Ezkonduta dago dagoeneko! 16799

Ez al da dagoeneko beranduegi klima aldaketa gelditzeko? 16800

Esan beharreko gehienak dagoeneko esanda daudela uste dut, izan ere. 16801

Ohartu gabe kasik, baina dagoeneko 4 garren Sagarno Eguna ospatzera goaz Hendaian. 16802

Zazpi egun dagoeneko. 16803

Zure ama hil zen, eta ez dut nire burua osabatzat ikusten dagoeneko. 16804

-Dagoeneko jan dut -esan zion Harryk-. 16805

Dagoeneko ontsa konprenitu dut nire erantzuna hari emateko hark zer nahi zuen nik egitea. 16806

Baina, dagoeneko amaitu al da zuen artekoa? 16807

Aita konturatuta dago dagoeneko ez naizela lehengo betikoa, baina ezin diot ezer kontatu. 16808

Ez dio axola, dagoeneko. 16809

Berorrek hotela salduko digu guk dagoeneko erabakita daukagun prezioan. 16810

Deabruen eskuetan ote nago dagoeneko? 16811

Jaiki, anaia, eta esan Frantzisko anaiari, bete direla dagoeneko hemezortzi urte, munduari uko egin eta Kristori itsatsi zitzaionetik. 16812

Berak jarriarazia du dagoeneko hesia, eta zatiketa egiteko falta den hesorma ipintzeko eskatzen digu guri orain. 16813

Zeren gertakarion jabe izan ziren gizaldi haiek dagoeneko irentsiak baititu iragan itzulgaitzak. 16814

Filologiari dagokionez, gauza bat guztiz erabakia dugu dagoeneko: linguistikaz arras bestelakoa da filologia, bi zientzien arteko ukipenguneak eta elkarri egiten dizkioten zerbitzuak gorabehera. 16815

Zure zaldiak, zure jendea alde egina da dagoeneko. 16816

Dagoeneko elkarrizketatua nauzu besteekin, ez dakit esan dizuten. 16817

Pura antzokitik irtena izango da dagoeneko. 16818

Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du. 16819

Haren hutsunea sumatzen dut dagoeneko. 16820

Mundu dagoeneko urrun hartan eginiko ezaguerez. 16821

Orain, erretiratua dagoeneko, gorputzeko zauriei begira zaude. 16822

2 (aditza lehenaldian) ik ordurako.

Dagoeneko ez zuen hartarako adinik. 16823

Dagoeneko hainbat bider miatu genituen bazterrak arakatzen ari ginen ostera. 16824

Jonkien babesleku izandako komun apurtuak, dagoeneko geratzen ziren jonki apurrek ere leku erosoagoen mesedetan abandonatuak. 16825

Dagoeneko ez zidaten askorik axola auzokoen esamesa eta begirada zelatariek. 16826

Dagoeneko zaharra zen lekaime batek ezagutu zuen. 16827

Dagoeneko, ez zegoen atzera egiterik. 16828

Haren ondoan nintzen dagoeneko, eta heldurik neuzkan haren esku, keinu guztiz hunkigarri batez bilduak. 16829

Haren zakilak tinkotasun nabarmena zuen dagoeneko. 16830

Sukaldea dagoeneko itxia zegoela, baina, nahi izanez gero, ogitarteko bana urdaiazpiko gordinik ateratzen ahal zigutela. 16831

Nahiz hilabete batzuk lehenago Kruschovek Stalinen erailketak eta sarraskiak salatuak zituen dagoeneko XX. 16832

Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta. 16833

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus