Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deslokalizazio 1 iz enpresez eta kidekoez mintzatuz, jarduera herrialdez aldatzea. ik deskokatze.

Enpresen deslokalizazioa, lan merkatua desarautzea eta ongizate estatua desegitea ez da globalizazioaren ulerkera bakarra. Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Deslokalizazioa arazo serioa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiarentzat. Berria - Ekonomia   2006-02-26

Deslokalizazioak ia bi mila lanpostu deuseztatu ditu azken hilabeteotan Euskal Herrian. Berria - Ekonomia   2006-02-03

Deslokalizazioen ondotik, horrek «berlokalizazioa» eraginen luke. Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Mundializazioaren ondoriozko deslokalizazioak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 105. orr.

Makina-erremintak ere deslokalizazioaren erronkari aurre egin beharko diola aitortu zuen Barrenetxeak. Berria - Ekonomia   2004-05-01

Antropologiako adar honek jorratu behar ditu elikagaien deslokalizazioa, elikadura-kolonialismoak (macdonalizazioa), orduz kanpoko "ezinbesteko" elikatze-azturak, inkomunikazioa, frankensfood "ikaragarriak", mestizaiak, kokakolonizazioa, etab. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 16. orr.

Enpresetan etengabe gertatzen ari diren birmoldatzeak «deslokalizazio isil baten aldaerak dira». Berria - Ekonomia   2006-02-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deslokalizazio prozesua hastera doa. Berria - Ekonomia   2006-03-02

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako auto osagaien industriaren etorkizuna «korapilatsua» dela, «baina epe laburrean deslokalizazio arriskurik ez» dela azpimarratu zuen atzo Autogintzako Osagaien Industriako cluster-ak. Berria - Ekonomia   2004-09-29

SPD alderdiko lehendakariak gogor kritikatu ditu DaimlerChrysler enpresaren aurrezte plana eta deslokalizazio mehatxuak. Berria - Ekonomia   2004-07-18


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta deslokalizazioak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus