Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infante 1 iz erregeren semea, erregegaia ez dena. ik infanta.

Eta geroxeago, paseatzen jarraitu eta salaz sala errege-erreginak, printze-printzesak, infante-infantak bere dotoreziaren dotorezian erretrataturik ikusi nituenean [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 168. orr.

Honen aita, Francisco de Paula de Borbón, infantea, eta ama, Luisa Carlota infanta. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 125. orr.

On Afonso infantea, halako agindu hain bakan hau entzun zuelarik, berriz makurtu zen lurrean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 178. orr.

2 infanteriako gudaria. ik oinezko.

Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman: 16.000 infante, 1.000tik gora zaldi, eta 24 kanoi astun (Krupp markakoak gehienak). Txillardegi   «Putzu» - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus