Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infanteria 1 iz armadan, oinezko osteak osatzen duten atala.

Harresietatik Morgulgo armadak zetozen; eta hegoalderago, zelaietatik, Haradtarren infanteria. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 143. orr.

Rohango Zaldizkoak Hegoaldeko Gizakien lerroen artera sartu ziren, zalditeria sakabanatuz eta infanteria zanpatuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 146. orr.

Euzkadiko gudarosteko infanteriak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 104. orr.

Tankeen aurrean baionetaz armatuta doazen infanteriako soldaduek. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 72. orr.

Erromatar infanteriako soldaduak trumilka jaitsi ziren mendietatik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 473. orr.

Nire albotik igarotako infanteriako ofiziala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 165. orr.

Haren amaren aldetiko aitona lerroko infanteriako 2.eko gudari bat izan zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 103. orr.

Bradley ibilgailu batean patruilan ari ziren AEBetako Armadako 3. infanteria dibisioko hiru soldadu. Berria - Mundua   2004-01-18

Berak ez zeukan bere burua militartzat, antza, infanteriako lotinanta zen arren. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 110. orr.

Aspaldian ezagutzen nuen eta ontsa, 14-18ko gerlan, infanteriako 34. erreximenduan omonier ukana bainuen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 19. orr.

Infanteriaren deskargak entzuten dira. Jon Alonso   «Euskal karma» - 95. orr.

Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 75. orr.

Gerla mundialean, 1914tik 1915era infanterian hamazazpi urterekin boluntario. Berria - Kultura   2004-08-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat infanteri)

Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 428. orr.

Infanteria Dibisioko militarrak. Berria - Mundua   2004-07-09

Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 102. orr.

Fronte itxi batek edo infanteria sail on batek aurre egiten dio kirgiz talde bati hamar aldiz gutxiago izanik ere. Alfonso XII.aren armada "alfonsinoak" indar hauek zeuzkala "Nortean", batailarako prest: 131 infanteri batailoi, 11 zaldieri errejimentu, eta 174 kanoi; gehi gaztelu eta gotorlekuetakoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 47. orr.

Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo zituztela Euskal Herrian. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-infanteriako soldatapeko batek. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 401. orr.

Ingelesen lehorreratzeko txalupak alemaniarren itsas infanteriaren kontra borrokan ari dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 323. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

infanteria dibisioko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus