Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infantil 1 izond haur-, haurrena; haurkara. ik haur 3; ume 3.

Agureak gauerdiko amesgaiztoa ahaztu zuen, eta neskatoaren xarmaren aurrean etsi egin behar izan zuenean, sentipen infantila jauzi zitzaion: neskak haurtxo bat bezala maite zuela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 49. orr.

Egia da halako izaera infantila ez dela egokia Zalduak kritikari eskatu seriotasuna lantzeko. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 174. orr.

Klitoriko orgasmoak zituztenak infantilak, berekoiak eta heldugabeak zirela, eta orgasmo maskulinoideak zirela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 216. orr.

2 (kiroletan) haur-, haurrena.

Euskal Herriko txapela jasoko omen zuten infantiletako batelarekin haiek biak tostetan edukiz gero. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 124. orr.

Ordu laurden geroago infantilak ariko dira, 2.155 metroko zirkuituan. Berria - Kirola   2006-01-04

Argazkian, Iñaki Gallastegiren Athleticeko infantilen futbol taldeko kideak. Berria - Euskal Herria   2006-03-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus