Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infiltratu, infiltra, infiltzatzen 1 da/du ad norbait erakunde, talde edo gune batean isilean sartu, espiotza, sabotaia edo kideko ekintzak egiteko.

Kim Philby, britainiarren zerbitzu sekretuetan infiltratu zen agente sobietarra Gernikan izan zen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 83. orr.

Miamin bizi diren disidente taldeetan infiltratutako bost kubatarrak berriz epaituko dituztela jakinarazi dute. Berria - Mundua   2006-04-02

Kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu gabe. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 268. orr.

Frantziatik infiltraturiko terroristak harrapatzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 355. orr.

Erasotzaileek pertsona bat infiltratu zuten Kadiroven inguruan. Berria - Mundua   2004-05-11

90eko hamarkadan Kubako Zerbitzu Sekretuen Zuzendaritza Nagusiak (DGI) hainbat kide infiltratu zituen terrorismo ekintzak egiten zituzten disidente taldeetan. Berria - Mundua   2004-11-20

2 iragazi.

Pixkanaka infiltratzen da nire baitan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 156. orr.

3 norbaiti, min harturiko giltzadura batean, sendagai bat injektatu.

Nihatek infiltratuta jokatu du azken bi partidetan. Herria  

4 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Handik aurrera, obsesio bihurtu zitzaion Fructuosori "santujale" infiltratuak bazter guztietan bilatzea. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 15. orr.

Gerra hasi zenean bi apaiz infiltratu atxilo hartu zituen hura bera nauk... Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 40. orr.

Polizia infiltratu berberek agian. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 33. orr.

· Lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 13. orr.

Gu ideia nazionalsozialistetara zorrotz lotzea izaten zen haren lana, baina baita gure artean egon zitezkeen infiltratuak detektatzea ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 44. orr.

Esaten ahal dizut infiltratuak dauzkagula tropan, han berton, uhartean, eta lanean ari gara ideia sozialistak zabaltzen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 62. orr.

Estatu Batuek trebaturiko 10 irakiarretik bat infiltratu lanetan aritu dela. Berria - Mundua   2004-04-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus