Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desobediente izond/iz desobeditzen duena, esanekoa ez dena. ik desobeditzaile.

Ez da jokalari desobediente bakarra izan, baina bere ahotsa izan da galdera jasanezinenei oihartzuna eman diena: futbola zergatik ez dute arautzen langileen mundu mailako eskubideek? Berria - Kirola   2006-04-04

Gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia; eta setatsu desobediente zen anaiari, zigorra bete ostean ere, nekez itzultzen zion bere onginahia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1135. orr.

Baina Batera-k osagai berriak bilduko zituen: estrategia desobedientea (eraginkorra dela erakutsiz), osagai identitarioak eta antolakuntza indartsuagoa. Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Izan daitezela desobediente agintariek hartzen dituzten erabakien aurrean. Berria - Kirola   2006-02-28

Azken batean, justiziarekin da esaneko desobedientea, eta ikuspegi horretatik bilatzen du aldaketa politiko eta soziala. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Horregatik, desobedienteak jakin behar du gatazkarekin egingo duela topo: «gatazka batetik abiatzen da, eta gatazka eragiten du». Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Helburuak lortzeko eraginkortasuna bilatu behar du desobedienteak, eta horretarako bidea sozializazioa da: «konbikzio pertsonalaren fruitu dena iritzi kolektiboan txertatu behar du, eraginkorra izango bada». Berria - Euskal Herria   2004-11-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus