Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

influentzia (orobat influentzi g.er.) 1 iz eragina.

Etxarte ere Bozen influentzia argi pera erori ote zen? Itxaro Borda   «Hiruko» - 67. orr.

Autore honek ere, Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 28. orr.

Mirande zegoen influentzien pean beste asko ere bazegoela adieraztearren. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 237. orr.

Artetik erraiteko, influentzi edo eragin haundia ukan dute Euskal Herriko anitz apez gaztek haurren baitan, lehengo kirol eta ohidureri buruzko afizionea sortaraziz eta euskal nortasuna gora atxikaraziz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 46. orr.

2 pl dezaketen adiskideak.

Ez zekiten ordea Francisco ez dela gizagaixo bat, eta influentziak dituela. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 104. orr.

Aurreneko aldia nuen, ez ninduten gogorregi zanpatu, kuartelilloan berriro entzun nuen "influentziak" neuzkala. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 63. orr.

Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil, hainbesteraino, non polizian zituen influentzia guztiak erabili baitzituen mendeku hartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.

3 influentzia trafiko ustelkeria politikoa.

Bolueta kasuan prebarikazioa eta influentzia trafikoa gertatu zirela dioen txostena. Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Paueko Thierry Pons epaileak Destrade auzian auzipetu zuen, influentzia trafikoa erabiltzea eta gizarte ondasun abusua erabiltzea leporatuz. Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Escartinentzat eta Sanchorentzat urtebeteko espetxe zigorra, 18 urtez gaitasungabetzea eta 7.800 euroko isuna eskatu du fiskalak, prebarikazioagatik, hondamendi arriskua eragiteagatik eta influentzia trafikoagatik. Berria - Euskal Herria   2006-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus