Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

informatibo 1 izond informazioarena, informazioari dagokiona.

EITBren ildo informatiboa salatu dute 18 taldek. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Estrategia informatibo nagusiak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 64. orr.

Egun bizi dugun saturazio informatiboa da zentsurarik perfektuena askotan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 120. orr.

Horra gure arreta bideratzeko bi gune informatibo bero. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 31. orr.

Gerra zikin informatiboan badago erantzukizunik. Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Informazioa eta gardentasuna eskatzea, eta manipulazio informatiboa gaitzestea. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Presak ez du justifikatzen zorroztasun informatiboa alde batera uztea. Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Luciano Violantek «totalitarismo informatiboa» bultzatzea egotzi zion atzo Gobernuari. Berria - Mundua   2004-05-06

Eskaintza informatiboa zabaltzeko. Berria - Harian   2005-06-12

Irizpide informatiboak, irudiaren garrantzia informazioaren hautaketan, mezuaren hautaketa, albistegien egitura baldintzak, albisteen formak eta telebistaren errealitate soziala. Berria - Harian   2005-12-04

2 zerbaiten berri emateko dena.

Gutun informatiboak bidaliko zaizkie guraso, ikasle eta irakasle guztiei. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

13:00etan batzar informatiboa eta elkarretaratzea egingo dira Kantinan, «itsasertzak izango duen hondamendi beldurgarria salatzeko». Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Epaitegiak diligentzia informatiboak ireki zituen. Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Izenburuak informatiboa izan behar du, esaldi batean jaso behar du idazlana zertaz ari den. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 377. orr.

Haien ustez, EITBn agertutako kanpaina, informatiboa izan beharrean, publizitarioa baino ez da. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Udalerritan banatuko da txosten informatiboa, B eta D ereduetan matrikulatzera animatuko duen gutunarekin batera. eguneroko elkarretaratzeak egiten eta eskuorri informatiboak banatzen jarraitu zuten. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Artxibo informatiboak ezabatzea. Berria - Harian   2005-03-08

Goiz eta arratsalde mahai informatiboak jarriko dituzte Bulebarrean. Berria - Harian   2005-11-30

3 iz berriak emateko irratsaioa edo telebista emanaldia. ik albistegi.

Ez zuen informatiboa entzun ez eta zerura begiratu ere zein eguraldi egiten zuen jakiteko. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 54. orr.

TVEko informatiboetako buru Alfredo Urdazi Iriarte kazetari iruindarra. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 140. orr.

Informatiboa ikusten ari zen Dionisos. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Buongiorno, notte-n, garai hartako telebista informatiboetako irudiak erabili ditu Bellocchiok. Berria - Kultura   2004-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzar informatibo (3); batzar informatiboa (4); gosari informatiboan (3); manipulazio informatiboa (3); totalitarismo informatiboa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus