Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingeles (orobat ingles g.er.) 1 izlag Ingalaterrakoa, Ingalaterrari dagokiona.

Ingeles (edo britainiar) herriak, bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 311. orr.

Ingeles langileek debekatua zuten atzerrian lan egitea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Eta berak, ateratzean, ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 65. orr.

Ingles politikatzalek zioten urrats bat gehiago zela hor egina gerlari buruz. Herria   2003-02-06

Ingeles musikagile handienen lanak entzuteko aukera. Berria - Kultura   2004-03-18

Frantziako kostaldean ingeles paraxutistak jaitsi dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 323. orr.

Ingeles kolonizatzaileek portu bat behar zuten Txinaren hegoaldearekin komertzio harremanetan aritzeko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 78. orr.

Montgomery ingeles jeneralak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

Tony Blair ingles lehen minixtroak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 93. orr.

Thomas Hobbes ingeles protestanteak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 49. orr.

Richardson ingeles idazlearen "Pamela" (1741) nobelaren eraginez. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 14. orr.

Ingeles eta estatubatuar gudariak borroka bete-betean daude. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 323. orr.

Ingeles poeta (1770-1850), ingeles erromantizismoaren aitzindaria. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 171. orr.

Ingalaterran ezin sar zitezkeen ingeles itsasontzietan garraiatzen ziren salgaiak baino. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 36. orr.

Ingeles irratiak hamaiketako emanaldian, alemanez: gudaroste buru den Dwight Eisenhower jeneralaren hitzaldia. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 323. orr.

Hiri gainetik igarotzen ziren ingeles hegazkinen kontra. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 66. orr.

Erran zidan, gau hartan berean ingeles airekoek, ehunka, Berlin bonbardatu zutela 3 orenez salbaiki. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 24. orr.

Daily Mirror ingeles kaseta famatuaren burua bere kargutik kendu dute jestu gutiz. Herria   2004-05-20

Gogora etorri zitzaion bere ingeles nortasun-agiria. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 117. orr.

Sir Paul Rycaut-ek, Konstantinoplako ingeles enbaxadako idazkari argiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 180. orr.

Ingeles lurrean kokaturiko etxe batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 191. orr.

Ingeles hizkuntzaren urrezko eguerdi distiratsuan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 185. orr.

Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Antzinako greziarrekiko bere maitasuna ere, dio Hannak, Ingeles Lorategian erne zitzaion. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 278. orr.

2 (izenondo gisa)

Oso eruditoa den elizgizon ingeles bat. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 184. orr.

Kolonizatzaile ingelesaren lehen helburua landan bizitzea zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Aristokrata ingelesaren emazte amerikarra. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 205. orr.

Andrew Boorde ingelesak The fyrst Boke of the Introduction of Knowledge liburua idatzi omen zuen 1542an. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 119. orr.

Eta Harry Blount, kazetari ingelesak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 34. orr.

Harantzago, bi marinel ingeles cockney-z ari ziren eztabaidan, mozkor-mozkor eginda. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 538. orr.

Hogeigarren mendeko eleberrigile ingeles batek, poeta saritua ere bazenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 306. orr.

Ba al duk azken urteotako talde ingelesen berri? Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 131. orr.

Jarb, ordurako, zakur ingelesa musukatzen ari zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 487. orr.

Ederki aski ezagutzen zuen irribarre ingeles gezurrezko hura. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 12. orr.

Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 23. orr.

Izterren gainean jarri ohi zuen tapaki ingelesak irrist egin zion. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 89. orr.

Etzanda, bere alkandora ingelesaren paparra zabalik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 158. orr.

Zetazko gorbata dizdizka; zapata marroi ingelesak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 157. orr.

Oihal ingelesa?, edo, aukeran, hemengoa nahiago duzu, Errusiakoa bertakoa? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 503. orr.

Eta orain diru ingelesa irabazten duk. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 153. orr.

Tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 127. orr.

Espioitza film ingelesetan bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 83. orr.

Aldizkari ingelesaren arabera. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 145. orr.

Leviatan, ordea, bi mastako goleta ingelesa zen, 200 tonakoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 50. orr.

Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 42. orr.

3 (neurriekin)

Bukhara, zortzi milia ingeles baino luzeago den harresi batez inguratua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 49. orr.

Emanen dizkio sei oin ingeles lur eta, hain handia denez, bat gehiago. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 177. orr.

· 4 izlag ingelesezkoa.

Etxe honetan badira ingeles biblia batzuk, are lehenbizikoa bera, John Wiclif-ena. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 238. orr.

Pope-ren ingeles Iliadaren harpidedun egin nintzela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 131. orr.

Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 169. orr.

Edizio ingelesa 1651koa da: De Cive, Philosophical Rudiments Concerning Government and Society. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 8. orr.

Ferrocarril Sud konpainiako ingeniari bat, gerora ingeles eskolak emango zizkidana. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 208. orr.

Josefa ingeles ikastaro batean ezagutu nuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 94. orr.

Neskatxa, Jenny McBain, New Yorko Fordham Unibertsitatean Ingeles Filologia ikasten ari zen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 65. orr.

Doktoretza amaitzea, unibertsitateren bateko ingeles-sailen batean leku bat aurkitzea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 32. orr.

Lord Byronen ondoren, Dylan Thomasen inguruan sortu dira segur aski mitorik handienak ingeles literaturaren munduan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 9. orr.

· 5 iz Ingalaterrako herritarra.

Benetako ingeles bakar bat ere ez zagok hemen oraintxe bertan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 177. orr.

Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 30. orr.

Hiruek frantsesez egiten badute ere, anfitrioi dirudiena ingelesa da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 139. orr.

Baina Milan Kunderaren solasari jarraikiz erran genezake, "frantses, errusiar, ingeles batek ez duela sekula horrelako arazorik asmatuko". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 87. orr.

OíConnor zeritzon ingeles bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 87. orr.

Gipuzkoan ez dituzte ingelesak maite. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 128. orr.

Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 78. orr.

Ni ere ingeles egingo nauk! -hots egin zuen bihotz-berriturik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 322. orr.

Ez zuen inortxo ere hastio, ez juduak, ez armeniarrak, ezta ingelesak berak ere. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 196. orr.

Ingelesak tiro eta tiro ari ziren Baionarantz iheska zihoakien ontzi baten kontra. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 17. orr.

Arrats hartan bi gizon, ingelesak, mugaraino lagundu behar zituen, ekaineko aro eder eta epel batez, ilargi xuria lagun. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 59. orr.

Ingelesen ustez ez dela arrisku handirik izanen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 38. orr.

Inglesek biziki maite dute Dordogne eskualdea.. Herria   2005-03-17

Ingelesek utzi zuten hutsunea betetzeari ez zion indioen filosofia fatalistak asko lagundu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 15. orr.

6 germaniar hizkuntza, batez ere Ingalaterran, Estatu Batuetan eta antzinako ingeles kolonietan mintzatzen dena.

Nire ingeles motzean, hala nahi izanez gero elkarrekin irten gintezkeela diotsot. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 21. orr.

Erdipurdiko ingelesean, Manausko komisario nagusiak [...] jakinarazten zuen Senhor Elgar Grosrouvre hila zela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 93. orr.

Nahiko ingeles kaskarrean omen dago. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 223. orr.

Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela. nire bizitzaren laburpena egiteari eman diot, ahalik eta ingeles txukunena erabiliz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 585. orr.

Berak nik baino ingeles eta geografia askoz ere gehiago dakiela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 204. orr.

Ingelesak ez baitira ingelesa ulertzen trebeak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 138. orr.

-The Hollies -nahikoa ondo ebakitzen zuen ingelesa-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 187. orr.

Baina hemen erabiltzen duten ingelesak txinera dirudi. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 108. orr.

Eta ingelesa hitz egiten den herrialde batean, nola iritsi liteke aiton-amona izatera ingelesa menderatu gabe? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 325. orr.

Ingeles ikasten ari da, postaz. 13585

Gero, Estatu Batuetan, ingelesa ikasten ari zela [...]. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 100. orr.

Segurtatzen ahal dizut dantza eta ingelesa ikasten hasiko zarela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 283. orr.

Helburu horri dagokio liburu azkeneko hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 17. orr.

Astean bi oren ingeles ikasiko baitute. Herria   2002-09-12

Gela honetan ingelesaren hastapenak irakasten dira. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 281. orr.

Ingelesaren eragina gehiegizkoa dela. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 13. orr.

Ingelesaren gramatikako hainbat gertakariren azterketa zorrotza. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 7. orr.

Ingelesaren aditzaren sistema morfologikoaren azterketa bikaina. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 18. orr.

Gaztelania eta ingelesa zituen ama hizkuntza. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 40. orr.

Lehen hizkuntza ingelesa duenak. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 44. orr.

Egun batean ingelesak irabaziko dio frantsesari. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 88. orr.

-Dianne Short naiz -emakumea ingelesera pasatu zen orduan-. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 75. orr.

Alemaniar azentu arin batekin hitz egiten zuela ingelesez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 16. orr.

Indian ingelesez jakinez gero, batetik bestera traba handirik gabe ibiliko zara. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 17. orr.

Komunikazioa baldin bada gure ardura, egin dezagun denek ingelesez. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 185. orr.

Okinarekin ingelesez hastea. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 193. orr.

Korrespondentzia ingelesez idazten hasi zen arte. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 31. orr.

Filosofian, jakina, dokumentu gehienak ingelesez daude. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 342. orr.

Teresa gelako atean gelditu zen, pentsakor, ingelesezko hitzak xuxurlatuz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 188. orr.

Publizitate agentzia batean dabil lanean eta arratsaldeetan ingeleseko klaseak ditu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 20. orr.

Bere aita ingeleseko irakasle zen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 6. orr.

Psikopatia sexualei buruzko frantsesezko eta ingelesezko liburu batzuetatik oharrak hartzen ikusi omen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 81. orr.

Ingelesezko Biblia bat topatu zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 194. orr.

Aurrean ditut ingelesezko, alemanezko, italierazko eta gaztelaniazko itzulpenak. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 7. orr.

Tesiaren ingelesezko bertsioa. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 181. orr.

Monet, Picasso, Renoir, Matisse-renak..., baina ingeleseko bertsioan, zoritxarrez. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 122. orr.

Ingelesezko musika da nagusi disketxetan. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 81. orr.

Hainbat kasutan euskarazko siglak erabili dira, eta besteetan berriz ingelesezkoak, usadioaren arabera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 9. orr.

Orotara 30.466 erran zahar dira aurkitzen liburu hortan: gutti gora behera, euskarazko 17.000 erran zahar, gaztelanezko 5.500, inglesezko 4.200 eta latinezko 3.700. Herria   2003-11-27

Gainera, ingelesetiko itzulpenak egiten zituen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 163. orr.

7 giltza ingeles/ingeles giltza giltza zabalgarria.

Giltza ingelesari heldu, eta hutsaren hodiari kolpeka ekin zion. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Giltza ingelesa ekarri nuen landroverretik, eta Herbertek sarraila jauzarazi. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 80. orr.

Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 64. orr.

Zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 220. orr.

Nire aita mekanikari aparta zen eta eskuan ingeles giltza hartzen zuenean herri oso bat jarriko zuen ihesi. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 39. orr.

9 ingeles hizkuntza ingelesa.

Berak bezala, ingeles hizkuntzako lizentziatura egin nuen nik ere unibertsitatean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 20. orr.

Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Aurten, Nafarroan eta Euskal Autonomi Elkartean berdin, ingeles hizkuntzak markatzen ditu tantoak: astean bi oren ingeles ikasiko baitute lehen mailako haurrek Herria   2002-09-12

10 ingeles hiztun ik ingelesdun.

Bokal eta kontsonante gutxiago ditu eskura euskal hiztunak ingeles hiztunak baino. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 127. orr.

Ingeles hiztunentzat ere, berez, hu[k] errazagoa izango litzateke fisikoki. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 52. orr.

Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 89. orr.

Europako aitzindari mendebaldar protestante ingeles-hiztunak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

anai joan ingelesa (6); emakume ingeles (4); erantzun zion ingelesak (4); esan zuen ingelesak (9); euskara eta ingelesa (4); frantses eta ingeles (5); frantsesak eta ingelesak (4); gaztelania eta ingelesa (12); giltza ingelesa (8); hizkuntza ingelesa (7); ingeles bat (33); ingeles batek (21); ingeles batekin (6); ingeles baten (17); ingeles bati (5); ingeles filologia (4); ingeles hizkuntza (7); ingeles hiztunak (8); ingeles irratiak (8); ingeles lorategian (4); ingeles lur (4); ingeles maila (5); ingelesa edo frantsesa (4); ingelesa eta frantsesa (6); ingelesa ikasi (7); ingelesa ikasteko (5); ingelesa ikasten (18); ingelesa izan (6); ingelesa jakin (4); kanta ingeles (5); kazetari ingelesak (7); musikari ingelesak (4); oin ingeles (4); sei oin ingeles (4); talde ingeles (8); talde ingelesa (5); talde ingelesak (10)

euskaraz eta ingelesez (5); frantsesez eta ingelesez (11); gaztelaniaz edo ingelesez (6); gaztelaniaz eta ingelesez (19); idazle ingelesaren (4); ingelesaren eragina (4); ingelesaren eta (5); ingelesaren gramatika (8); ingelesaren perpaus (5); ingeleseko klaseak (4); ingelesen artean (4); ingelesen arteko (6); ingelesen aurka (16); ingelesen esku (4); ingelesen kontra (14); ingelesera egindako itzulpenetik (12); ingelesez abesten (6); ingelesez ari (5); ingelesez edo frantsesez (6); ingelesez egin (13); ingelesez egin zuten (5); ingelesez egiten (8); ingelesez ematen (4); ingelesez esan (5); ingelesez eta alemanez (6); ingelesez eta frantsesez (6); ingelesez hitz egiten (12); ingelesez idatzi (5); ingelesez idatzia (5); ingelesez idatzitako (4); ingelesez idazten (4); ingelesez izanen (4); ingelesez kantatzen (5); ingelesez mintzatzen (7); ingelesezko bertsioa (9); ingelesezko eta gaztelaniazko (5); ingelesezko hitz (7); ingelesezko hitzak (4); ingelesezko perpaus (4); talde ingelesaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus