Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idealista 1 izond gizakia edo gizartea hobetzeko, idealari atxikitzen zaion gogo jarrera duena.

Gizon idealista zen, eta borondatea osoa jartzen zuen beti Euskal Herria askatzeko ideiaren aldeko borrokan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 195. orr.

Aitortu behar dut inbidia apur bat ematen zidala aitona borrokalari eta idealista hark, nire familian behintzat parekorik ez zuenak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 65. orr.

Ni gazte idealista samarra nintzen, mundu hobe eta zuzenago batekin amesten zuena. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 217. orr.

Gazte idealistak, bere absolutuan, etsai polimorfoa behar duela! Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 48. orr.

Herriaren sentimendu desinteresatu eta idealista. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 207. orr.

Politikari buruz luze eta zabal hitz egitea gustatuko litzaidakek hirekin; guk ere badiagu interesik gauza horietan; handia, gainera, zeren gu ere idealistak gaituk, gure erara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 121. orr.

Ingenuoa zen, eskuzabala, erromantikoa, idealista, jendeaz errazegi fidatzen zena. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 123. orr.

Gu ginela utopiaren fusilari eusten zioten azken idealistak, lubakia utzi nahi ez zuten gudari zahartuen modukoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 76. orr.

2 (filosofian) idealismoari dagokiona, idealismoari atxikia.

XX. mendeko filosofiak askotariko erantzunak eman dizkie Kanten ondorengo sistema idealistek sortutako bideei. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 89. orr.

Objekzio idealista hauek hemen sortzen duten onura begi-bistakoa da orain. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 168. orr.

Bigarren modernitatea paradigma idealistarena da (1789-1900). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 76. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ikuspegi idealista gogor kritikatu zuten, bai Britainia Handiko antropologiak [...] bai marxismo ortodoxoak, bai materialismo kultural sortu berriak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 302. orr.

Estetika idealistak artearen ikuspegi berri bat proposatzen baitu. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 204. orr.

Obra klasikoa eta bikaina, hizkuntzalaritza eskola idealista onenaren tradizioari jarraitzen diona. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 23. orr.

3 iz idealismoaren aldeko pertsona.

Idealista transzendentala errealista enpirikoa izan daiteke, eta beraz, deitzen zaion moduan, dualista bat. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 167. orr.

Idealista dogmatikoa materiaren izatea ukatzen duena litzateke, idealista eszeptikoa, zalantzan jartzen duena, bere izatea frogaezintzat duelako. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 168. orr.

Arrazoia esaten denean, idealista objektibista batek arrazoia modu absolutuan ulertzen du: osotasuna da, hemen, giltza-hitza. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte idealista (5); idealista bat (6); idealista zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus