Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

despeditu (Egungo testuen corpusean 42 agerraldi; orobat despeitu), despedi, despeditzen 1 du ad agur esan.

Goizero-goizero, emazteak, musu eman eta gero, "izan dezazula idazketa on bat" esanez despeditzen du senarra. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 70. orr.

Anartean, solas hunkigarri batzuekin, kasik nigarra begian, despeitu du Bordeleko jendea. Herria   2004-12-09

Eskua emanez despeditu zuen Pedro Páramok. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 133. orr.

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 212. orr.

Despeditu egin ninduen gero, txokolatea dastatzeko astirik eman gabe, Italiako enbaxadorearen zain zegoela argudiatuz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 268. orr.

Nasatik despedituko zaituztet, musuzapi zuri batekin. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 224. orr.

Emazteak berak despeditu zuela moilan, elkarri agur egiten ziotela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 254. orr.

Enborra asto gainetik jaitsi, eta atzera obispoa despeditzeko puntuan ginela, Karmen atera zen benta barrutik asaldatuta. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 131. orr.

Emaidazue ordu erdi bat lagunak despeditzeko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 269. orr.

2 (da aditz gisa)

-Ba al dakizu nola despeditu zen Yolo aitarengandik? -dio Ferminek nire arreta galduaren bila. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 229. orr.

Lagunengandik despeditu zen, bere paperak erre zituen, Parisen Providence hotelean hartu zuen ostatu, sastakaia erosi zuen, Marat hil zuen, gizona baineran zegoelarik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 146. orr.

Ikusia ei zuen Sabeth, gu biok Café hartan elkarrengandik despeditzen ari ginela, behinola, Parisen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 294. orr.

Denek elkarri esku eman -hainbeste esku-gurutzatzeri barrez-, eta irlanderaz despeditzen ziren. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 201. orr.

"Hasta mañana" batez despeditu zen, formula hori erabiltzeko ohitura zuelako ziur asko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 102. orr.

Gauerdi aldera despeditu nintzen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 162. orr.

Presaka despeditu nintzen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 192. orr.

3 ipar kaleratu, kanporatu, bidali.

Hiru urte barne, France-Telecom etxeak hogoi mila langile eta enpleatu despeituko ditu, erretretan jarriko direnak zonbait urte adina bete baino lehen... Herria   2002-12-12

Batto aspaldixkoan aipu dena, nagusiek langileak hartzen ahal bi urteko kontratu berezi batekin bainan bi urte horietan langile horiek noiz nahi eta kasik nola nahika despeitzen ahal! Herria   2005-07-28

2400 langile badirelarik orotarat, zonbait ehun kanporat despeituko dituztela, ez dela besterik egiten ahal. Herria   2005-10-06

125 kanpotiar papergabe badituzte jadanik Europako lurretarik beren etxe alde despeituak, atzerritar horiek gero ta nekezago onartuak diren Europa huntako herrietarik. Herria   2005-09-29

Astearte goizean, Chirac presidentak despeitu du Jean Pierre Raffarin gobernuburua eta haren ordezko ezarri Dominque De Villepinorai arte barne-minixtro zena... Herria   2005-06-02

4 (gauzei buruz)

680.000 tona burdin eta herdoilki sarrarazi ditu enpresak, aldiz 320.000 tona altzairuzko barra despeitu ditu portutik mundu zabalera. Herria   2004-03-04

ADA-ko altzairu barrak, errepidez kamioietan igortzeko orde untziz despeituak baitira. Herria   2002-08-08

Aroa doi bat dudagarri izana gatik proposatuak ziren bi mila sagarno pintak oro despeituak izan dira bi oren eta erdi barne. Herria   2003-05-29

Esperantza dut Hazparnetik eraman arrengurak laster despeituko dituzula, zure sail berriari karraskan lotzeko. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

despeditu egin (4); despeditu eta (3); despeditu ginen (4); despeditu zen (4); despeditzera etorri (3); despeitu du (4); eta despeditu (4); urrun despeitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus