Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inguramen 1 iz ingurua.

Inguramena doi bat argitzen delarik ohartzen gira Lukenau-eko geltoki ttipian girela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 128. orr.

Familia euskaldun batean sortu nintzen, eta euskara bakarrik entzuten nuen inguramenean hazi. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 78. orr.

Hirugarrenik, inguramenaren egituratzeko tartekaria da Hizkuntza. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 177. orr.

Hizkuntzalariak ohartuak dira, norberak bere ama-hizkuntzaren bitartez ordenatzen eta egituratzen duela bere inguramen osoa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 177. orr.

Honek inguramen guzia, 14eko gerlaren ondotik, loeria gaizto batek hartua zeukala oharturik, gazte zenbaitekin "Aitzina" deitu oldar berria piztu nahi izan zuen. Herria   2004-12-16

Tirabira horrek bete-betean harrapatu ninduen, eta, jakina, oztopo bat izan zen nire inguramen naturalean egokitzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 177. orr.

Bere inguramenez erdi biarnes, erdi gaskoin haunditua, funtsean amarik ez goxatua eta aita eta biak ere ez luzaz, nola zituen berak [P. Lafittek] aurkitu, erraiteko maneran, euskararen bideak. Herria   2001-03-01

2 ipar ingurumena.

Inguramena eta natura dutelarikan laguntzen. Herria   2003-10-02

Euskal-Herrian, nasaiki ezagutzen ditugu inguramen aberastasunak: itsasoa, mendiak, errekak, oihanak, abere edo jendeen bizi toki ederrak. Herria   2001-04-26

Inguramena errespetatzen duten kalitateko ekoizpenak egin; laborantza iraunkor bat sustatu; laborantza ideki laborantza mundutik heldu ez diren gazteeri... Herria   2001-05-24

Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzan Lurralde Antolamendu eta Inguramen saileko arduraduna. Herria   2004-04-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus