Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

despistatu, despista, despistatzen 1 da/du ad bidea galdu edo galarazi.

-Galdu egin naiz; ikasle batekin bere baserrira joan eta despistatu, horixe gertatu da. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 36. orr.

-Orain bai, orain bai -gogoratu zuen osabak ere-, Jokin esatean despistatu nauzu. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 119. orr.

Talde berri horren sartzeak pittin bat despistaturik utzi zuen Rekexo. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 179. orr.

Baina telebistako dokumentalak zaharrak dira askotan eta despistatu egiten naute. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 118. orr.

-Tira, tira; ez segi ni despistatzen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 79. orr.

Ez nuen estudiante-garaitik ikusten, eta ni bezain despistatuta -edo harrituta, edo gogaituta- dagoela dirudi. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 16. orr.

2 arreta galdu edo galarazi.

Eta pentsatzen zuenean apur bat despistatzen zenez, ihes egin zion kopak eskutik halako batean eta Rosarioren balkoiko lorontzian lehertu zen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 85. orr.

Altua despistatu zen une batean, Prostatas delakoa hurbildu zitzaidan, eta zera esan zidan, ahapeka, etzaiok beltzari sarrerarik erosi, nik merkeago saltzen dizkiat. Jon Alonso   «Euskal karma» - 17. orr.

3 arrastoa galdu edo galarazi.

Azkenean despistatu nuen pelma hura ere. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 52. orr.

Atariko atezaina despistatu ondoren, larruzko berokia goraino igo, eguzkirako betaurreko handiak ipini eta ezer gertatu izan ez balitz bezala irten egin nintzen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 135. orr.

Espainiako Gobernuak ETAren argudioa jarri zuen martxan iritzi publikoa despistatu eta ezker abertzalea jomugan jartzeko. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Gero, gainera, despistatzeko ere egiten nian; komandoetan genbiltzanok amarru gisa jokatzen genian hala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 163. orr.

Berez liburu gehiago publikatu zituen E.H. Beregorrek baina, bost horiek kenduta, despistatzeko ziren beste guztiak. ezberdinegia batzuetan, jendea despistatzeko modukoa. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 117. orr.

Ez hadi kezkatu -erantzun nion ardoari tragoxka bat emanez, despistatzearren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 26. orr.

4 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Tipo despistatu samarra izan liteke, eta honen trakeskeria xarmagarri iruditu neskari. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 144. orr.

Arestian poeta despistatuen topikoaz mintzatu naiz. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 171. orr.

Agian hauek orduko "intelektual" despistaturen baten fantasiak besterik ez zirela pentsa dezake norbaitek. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 125. orr.

Alabaren keinu despistatuak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 182. orr.

A zer nahaste-borrastea datekin! ni baino despistatuagorik! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 48. orr.

Bigarren platera hasi berria nuen eta gurutzegramarekin jarraitzen nuen despistatuarena hobeto egitearren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 73. orr.

Aurrean zuen despistatu itxurako gorbatadun bitxiaren solemnitateaz harrituta. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 12. orr.

Agintariek berehala ikusi zuten irakasle despistatu itxurako preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 67. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

despistatu eta (7); despistatu eta (7); despistatu samar (3); despistaturen bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus