Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

despit 1 iz hisia, arbuioa. ik hisia 2.

Ezin ukatuko dut Adaren despitak min eman zidala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 139. orr.

Nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 590. orr.

2 -en despit -a gorabehera.

Bere grazia emekararen despit, bortitz eta ausikikorra zuen ahotsa. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 60. orr.

Badirudi berotasunak apur bat lasaitu zuela, lo sakona egin baitzuen, kaleko zarata gorabehera, eta nik alde egin beharrari zion beldurraren despit. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 185. orr.

Asaldagarria da nolabait, Horkheimer eta Adornoren despit moderniaren mitoak nola arrakalarik txikiena gabe dirauen Euskal Herriko progresian. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus