Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inguruka 1 adlag inguruan biraka.

Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 102. orr.

Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 69. orr.

Orro txikiz, ezker-eskuin inguruka ari zaio txakurra. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 123. orr.

Adela aintziran inguruka ibili zaio, haren burua jostetan urperatu nahian. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 78. orr.

Neska bat dabilkio inguruka. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 73. orr.

Etxera orduko, deskargatzea, lezafinak inguruka. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 97. orr.

2 irud

Jakizu behingoz polizia inguruka dabilkigula. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 270. orr.

Heriotza inguruka ibilia zitzaidan bi hilabetez. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 182. orr.

Eta aldian behin haien purrustaldiak iristen zaizkigu sarraski jadaneko sumatuari inguruka. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 79. orr.

Eta luze gabe, bele sail baten gisara, oroitzapenak inguruka hasi zaizkit. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 156. orr.

3 biraka, itzulika.

Jakin-minez, etxeari inguruka ibili nintzen, eta zementuzko eraikin handi batera hurbildu. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 13. orr.

Txori txiki eta luzexka, enara iduri, inguruka hegalkatzen da arin uraren arrasean. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 16. orr.

Tangoa: atzera, aurrera, inguruka. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 36. orr.

Jandarmak beti inguruka, André-Hubert bildu nahiz. Herria   2003-10-30

Perretteri, ordea, inguruka zebilkion bere ideia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 41. orr.

Infernura inguruka doan eskaileran geratu gara. Jokin Urain   «Errotarria» - 137. orr.

Badoa inguruka borda barne ilunean. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 137. orr.

4 itzulinguruka.

Inguruka hasi zen Ivan, hara eta hona, niri deus esan gabe. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 109. orr.

Inguruka ari gara berriro ere, batzordeburu jauna. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 70. orr.

Ez du mingainean kozkorrik eta inguruka aritu gabe hitz egiten du. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 72. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus