Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

despota 1 iz ankerkeriaz eta nagusikeriaz agintzen duen pertsona. ik tirano.

Despota hau, Asiako bitxienetarikoa, emakumez bakarrik osatutako guardia batek zaintzen zuen; keinu hutsez ematen zituen aginduak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 274. orr.

Beti garbi izan ezazue erlijioak despotismoaren sehaska direla; lehenengo despota apaiza izan zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 223. orr.

Gure lehengo legegileek, eraitsi dugun despotaren esklaboak, tirano haren neurriko legeak utzi dizkigute, eta oraindik ere hura lausengatzen segitzen dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 267. orr.

Jose II.a Mendebaldeko munduko despota ilustratuetako bat izan zen Frantziako Iraultzaren aurreko belaunaldian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 61. orr.

Charvet zen taldeko despota, hura baitzen bai larderiatsuena, bai eskolatuena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 163. orr.

Despota baten krudelkeria ez dagoelako indarraren tamainan, oztopoenean baizik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 34. orr.

· Dokumentuak zazpi herrialde jotzen ditu despotatzat: Ipar Korea, Iran, Siria, Kuba, Bielorrusia, Birmania eta Zimbawe. Berria - Mundua   2006-03-17

2 (izenondo gisa) ik despotiko.

Estatu libre bateko hiritarrak ezin du errege despota baten esklaboen antzera jokatu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 227. orr.

Inurriak, [...] menpean dituen izaki despota eta gaiztoa hiltzen ari dela ikustean helmuga eta helbururik gabe ibiltzen hasi eta beren burua Heriori eskaintzen dioten moduan, halaxe hasi ziren Sauronen izakiak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 281. orr.

Arrazoimen despota horri muzin egin diote, ordea, Herder-ek, erromantizismoak, positibistek, antropologoek... Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beti iraun zion bere zakur egurtu itxura horrek; halere, guregan eta, batez ere, gure amarengan husten zuen bere indar burlati eta tematia, bere despota-indarra. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 50. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

despota baten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus