Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iniziazio (orobat iniziazione g.er.) 1 iz talde jakin batean sartzera doan pertsona batek jasaten duen errituala.

Iniziazioa ez da heriotzan bukatzen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 15. orr.

Hipaso izan zen lehenengoetariko pitagoriko bat; hura zen "akusmatiko"en buruzagia: iniziaziorako hautagaiena, alegia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 111. orr.

Felix Ibarrondoren musiketan iniziaziorako bidaia hasteko. Berria - Kultura   2004-04-01

2 hastapena; hastea, abiatzea.

Bi talde dirate: goizez, iniziazionea eta arrestiez hobekuntza. Herria   2002-11-14

3 (hitz elkartuetan) ik iniziatiko.

Haren asmazio hutsa zen, iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 51. orr.

Iniziazio prozesu batean geundela esan zigun. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 126. orr.

Demagun iniziazio-proba bat izan zela hura. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 233. orr.

Poeta gazte baten iniziazio zikloa onartzean, Danteren infernuetara jaitsi eta Gizon Zaharraren heriotza besarkatu beharra dauka, bere hiriarentzat Gizon Berria sortu nahi badu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 14. orr.

N. jaun artistak hegoa maite badu, biziki maite ditu utopia, sentsualtasuna, beroaren koloreak eta koloreen beroa, indar atabiko ate bikoak, bat-bateko senaren emaitzak, iniziazio-bidaiak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus