Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

injekzio 1 iz xiringa baten bidez organismo baten barnean sendagai bat sartzea. ik indizio.

Injekzio batzuk agindu zizkidan, hala ere, hilekoa etorrarazteko. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 15. orr.

Galderarik egin gabe jarri zidan injekzioa. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 33. orr.

Medikua etorri, injekzioa ipini eta halaxe pasatu zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 262. orr.

Ukendu bat ipini eta injekzio bat sartu zioten. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 80. orr.

Ospitalean baita, hartutako zartadatik baretzeko injekzio batzuen eraginpean. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 118. orr.

Herriko medikuaren injekzioen beldur izaten zelako. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 9. orr.

Lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 80. orr.

Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 73. orr.

Autoan bertan dominikar mediku batek injekzio loeragilea sartu zion. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 277. orr.

Sara aise engaina nezakeen injekzio hilgarri batekin. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 230. orr.

Injekzio letala? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 63. orr.

Baziren hilekoa atzeratzeko injekzio batzuk ere. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Injekzio-kontua besterik ez da... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 391. orr.

· Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin, berau serum-injekzioaren bitartez eraginkorki indargabetua izan baitzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 242. orr.

Ergotina injekzio bat eman zion segituan, baina ezin izan zuen eragotzi Luluk hemorragia handi bat izatea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 307. orr.

3 (matematikan) egokitasun mota.

Izan bedi [...] B x-ren soingainekoaren botoien multzoa eta B' aipatutako botoi horien kokapen posibleak x' ren arabera, frogatu Btik B'ra doan injekzioa ez dela bijekzioa. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 175. orr.

4 (motorretan) erregaia zilindroan zuzenean, karburagailurik gabe, sartzeko sistema.

Hamasei balbula dauzka, injekzioa, zaldi piloa... Jon Arretxe   «Larunbatak» - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

injekzioa jarri (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus